Athletic Club eta Real Sociedad-en arteko larunbateko derbian Euskaraldia izango da protagonista

0
PRUEBA

Gaur aurkeztu da larubateko derbia eta bi klubek, beraiekin egon diren erakundeekin batera, euskarari bultzada eta babesa eman nahi izan diote. Egun bat lehenago, azaroaren 18an, hasiko da Euskaraldia, gure gizartean euskararen erabilera eta hizkuntza-ohituren aldaketa bultzatzeko eta sustatzeko ariketa sozial masiboa.

Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, San Mamesen ospatuko den ekitaldia pozez ospatu du: «Ohorea da gaur hemen egotea bi klub garrantzitsurekin, geureak, gure neskekin. Biek ariketa sozial masibo baten alde egitea ez da pose bat. Mezua, guretzat, oso indartsua da”.

Euskaralditik, Goiatz Urkijok derbiaren garrantzia azpimarratu du: «Bere garrantzia azpimarratu nahi dugu, Euskaraldiaren bigarren egunean. Inertziak hausten eta aurrerapausoak ematen lagunduko duela uste dugu. Hitzordu garrantzitsua da ohiturak aldatzeko, ospatzeko eta ikusarazteko”.