La Sirena Aterpetxeak hartuko du Ate Irekien Zerbitzua eta 100 ohe izango ditu

0
PRUEBA

Donostiako Udalak asteazken honetan, azaroaren 16an, 22:00etatik aurrera jarriko du martxan neguko protokoloa, gaua kalean, muturreko hotz-egoeran edo eguraldi txarragatik ematen duten abisuetan igarotzen duten pertsonei larrialdiko arreta emateko. Protokolo hau 2023ko martxoaren 31ra arte egongo da indarrean

Ate Irekiko Zerbitzua, Abegi Etxea, Gaueko Aterpetxea eta muturreko metereologiaren ondorioz sortzen diren hil edo biziko egoeren aurrean jarduteko protokola dira neguko dispositibo honetan parte hartzen duten eragileak.

La Sirena – Ondarretako aterpetxeak hartuko du Ate Irekiko Zerbitzua, eta aurten 100 plaza ditu, 2021ean baino 34 gehiago, iragan urtean 66 ohe izan baitzituen. Pertsona bereziki hauskorrei dago zuzendua eta Euskalmet-ek kostan izotz arriskua iragaten duen egunetan irekiko da. Halaber, Udalaren erabakiz, zerbitzua beste zenbait kasutan ere aktibatu ahal izango da.

Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanen esanetan, “erabiltzaileek oso ondo baloratzen duten zerbitzua da, Udalak ahalegina egitea erabaki du eta horregatik plaza gehiago jarri dira, sor daitezkeen behar guztiei erantzuteko”.

Abegi Etxeak 40 plaza ditu, eta Gaueko Aterpetxeak larrieldietarako 16 plaza, ate irekien zerbitzua aktibatu ez den gauetan, hipotermia izateko arriskua duten etxerik gabeko pertsonei zuzendua.

Neguko protokolak Udalak etxerik gabeko pertsonentzat urte osoan aktibatuta dituen zerbitzuak eta baliabideak indartzen ditu. Eragile hauen elkarlanari esker bideratzen da: Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, SOS Deiak, Osakidetzako Larrialdiak eta kalean bizi diren pertsonekin lanean ari diren elkarteak. Elkarte hauek iragarritako hotzaldietan kalean topatzen dituzten etxegabeei aterpe zerbitzuaren berri ematen diete.

2022/11/16-an argitaratua