Lehendakaritzak ongietorria eman dio Euskaraldiari

0

Lehendakariak eskertu egin du Lehendakaritzaren egoitzan euskara lan-hizkuntza bihurtzeko egindako ahalegina. Iñigo Urkulluk eskerrak eman dizkie Lehendakaritzaren egoitzako langile guztiei lan-eremuan euskararen erabilera areagotzeko egindako urrats sendoengatik. Urrats horiei esker, Urrezko BIKAIN ziurtagiria lortu zuten 2021ean. Xabier Euzkitze kazetariak ere parte hartu du gaurko saioan.

Lehendakariak berriki Irulegin aurkitu diren euskaraz idatzitako lehen hitzak (sorioneku) aipatu ditu, eta azken hogeita bi mendeetan egindako ibilbidearekin jarraitzeko prest agertu da.
Hala, langile guztiak animatu ditu lortutako emaitzei eusteko lanean jarraitzera, atzerapausorik gabe.

“Ni Aho Bizi izango naiz. Hitzez ekiteko garaia heldu da!”- amaitu du.