Lide Amilibiak bat egin du Gizaide Fundazioaren 25. urteurrenarekin, osasun mentalaren zaintzan komunitateak duen garrantzia aldarrikatzeko

0

Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak Gizaide Fundazioaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian hartu du parte gaur Donostian. 

Cáritas, Siervas de María de Anglet eta Talleres Salesianos erakundeek osatzen dute gizarte-erakunde hori. Erakundeak prestakuntza-ibilbidean zailtasunak dituzten gazteei, eta buruko gaixotasun larriak dituzten eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden helduei laguntzen dihardu. Horretarako, psikologiaren, irakaskuntzaren eta gizarte-hezkuntzaren arloetako profesional talde bat du, baita erabiltzaileei “laguntza, berotasuna eta hurbiltasuna” eskaintzen dieten boluntario konprometitu batzuk ere.  

Gaur egindako alderdi ludikoa eta dibulgatzaileaz gain, non erabiltzaileek aktiboki parte hartu duten, oroitzapen-programak hitzaldi tekniko bat ere izango du, datorren azaroaren 18an, Komunitatearen garrantzia osasun mental ona mantentzeko orduan gaiaren inguruan.

Amilibiak bat egin du Gizaide Fundazioko profesional taldeak bere proiektua eta lan-metodologia zehatzago azaltzeko egin duen bisita gidatuarekin. Pertsonak prozesuaren erdian jarriz, Gizaidek “tresnak eta teknikak eskaini nahi ditu, norberaren ahuleziak edo gabeziak gainditzen eta gaitasunak eta indarguneak sendotzen laguntzeko asmoz”, euren bizi-kalitatea hobetzeko, autonomia pertsonala handitzeko eta askatasunez aukeratutako bizi-proiektua ahalik eta modu normalizatuenean garatzen laguntzeko helburuarekin. Horretan laguntzen dute hainbat egoitza-proiektuk, errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentro batek eta laneratzera bideratutako tailer batek. 

Gizaide Fundazioaren 25. urteurrenaren ospakizunetan parte hartu dute, halaber, patronatuko eta Gotzaindegiko ordezkariek; Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak; Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuorde Nerea Urienek; Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok; Gipuzkoako Gizarte Politiketako Departamentuko diputatu Maite Peñak; eta Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkari Aitziber San Romanek.