2022ko Enpresa Osasungarriaren Sarien banaketa

0

Lourdes Íscar Osalaneko zuzendari nagusiak Enpresa Osasungarriaren sarien bigarren edizioan parte hartu zuen atzo. SEA Arabako Enpresen proiektua da, eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren eta Osalanen babesa eta IMQren laguntza izan ditu.

Erakunde honek duela hiru urte baino gehiago hasi zuen lehiaketa, helburu hartuta praktika osasungarriak sustatzea eta Arabako Lurralde Historikoko enpresetako kide guztien osasun-egoera onari laguntzea.

ETEak

Bigarren edizio honetan, ETE kategoriako irabazlea Pferd Abrasivos S.L. izan da, 1995ean sortu eta Araiako industrialdean (Aspárrena) instalatu zen enpresa.

Saria kalitate-irizpide zorrotzen eta ingurumenarekiko errespetuaren barruan lan egiteagatik eman zaio. Enpresak ziurtagiria du bai ISO 9001 kalitate-kudeaketari buruzko arauan, bai 14001 ingurumen-kudeaketari buruzko arauan.

Enpresa handiak

Enpresa Handien atalean, Castmetal Vitoria enpresa izan da garaile aurten, 2013tik Safe Industria Taldearen Metal dibisioko kide dena.

Altzairua galdatzeko piezen, mekanizatuen, mihiztatuen eta muntaketa-lerroetan muntatzeko prest dauden piezen enpresa hau mundu mailako erreferentea da 100 kg eta tona bat arteko pieza handietan, eta bere ekoizpenaren ia % 100 mundu osora esportatzen du, batez ere Europa, Amerika eta Asiara.

Enpresa Osasungarria sarien epaimahaiak, bere balorazioan, lanaren giro fisikoa, giro psikosoziala, osasun arloko jarduerak eta enpresak komunitatean duen parte-hartzea hartu ditu kontuan, baita, besteak beste, Arabako enpresa-sare osoan eskuragarri dagoen SEA Enpresa Osasungarria autodiagnostikorako tresna betetzea ere.