Azaroak 17, Presio-Ultzeren Prebentzioaren Munduko Eguna: PU-ak stop

0

Azaroaren hirugarren osteguna Presio Ultzeren Prebentzioaren Eguna da mundu mailan. Osasun eta gizarte mailan horrelako lesioen prebentzioaren garrantziaz kontzientziatzea da helburua, interes-talde guztiei dei eginez.

Mugikortasun mugatua duten pertsonen konplikazio prebenigarri eta tratagarriena da. Efemeride hori Rio de Janeiroko adierazpenean sortu zen, 2011ko urrian, eskubide unibertsal bat den presio-ultzeren prebentzioari buruzkoan. Izan ere, nahitaezko erronka gisa hartu behar da, estatuek pertsonen osasunerako eta bizitzarako eskubidea bermatzeko erantzukizuna baitute eta PUak osasun publikoko arazo larri bat baitira (maila globalean eragiten dute eta kostu ekonomiko eta emozional handiak dakartzate).

Gaur egun, dakigunez, halako lesio ia guztiak prebenitu daitezke, eta, beraz, horien prebentzioa agindu etiko, moral, sozial eta asistentzial bihurtzen da.

Aurten, efemeride hori ospatzeko eta erronka horretan aurrera egiten jarraitzeko, jardunaldi bat antolatu dugu Gurutzetako Ospitaleko ekitaldi-aretoan, «Ibilian egiten da bidea» leloarekin. Jardunaldi horretan, gure ESIan estrategia korporatibo bat garatzearen ikuspegi historikoa aztertuko da. Hori dela eta, GNEAUPPek gure Zaurien Unitatea aintzatetsi eta egiaztatu du, «Bikain» kategoriarekin. Era berean, bi tailerretan, PUen prebentzioaz ari garenean egin behar ez dena aztertuko dugu, bai eta arlo horretako garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren interakzio posibleak eta desiragarriak ere.