«0-5 urte: Haurren ongizatea oinarri», podcast sail berria

0

Haurren ongizatea oinarri izenpean, eta Haurren Eskubideen Nazioarteko egunarekin bat eginez, Donostia Gazteriak hainbat podcast eta bideo-elkarrizketa zabaldu ditu, hazieran eta hezkuntzan inplikatutako familia eta pertsonei zuzendua. Helburua da haurdunaldiarekin eta 0-5 urte bitarteko hazkuntzarekin lotutako gaiak ezagutaraztea eta horien sentsibilizazioa sustatzea.

Psikologian eta pedagogia perinatalean adituak diren pertsonen laguntza izan nahi izan da, haurren ongizateari eta haren etapa guztiei sakontasunez heltzeko eta honetaz gain, podcastak bezalako formatu berrien apustua egin da.

Donostia Gazteriak errespetuzko hazkuntzaren eta gurasotasun positiboaren aldeko apustua egiten du, eta Donostiako familiei adingabeekin kudeaketa egokia egiten lagunduko dien baliabide eta tresnak eskaini nahi dizkie. Horregatik, dibulgazio-tresnen aldeko apustua egin da, hala nola podcast-en aldekoa, familia gehiagotara iritsi ahal izateko eta balio handiko edukietarako sarbidea errazteko, arlo horretan adituak diren profesionalen laguntzarekin.

Ekimen hau Haurren Ongizatea oinarri programaren barruan kokatzen da. Programa horrek 0 eta 5 urte bitarteko haurren eta haien familien beharrei erantzun nahi die, haurren garapen positiboaren ikuspegitik. Programa honek fase desberdinetara egokitutako doako espazio bat eskaintzen du, haurdunaldi eta hazkuntza taldeekin.

Edizio honetan, hainbat udal-instalaziotan aurrez aurre egiten den lan guztiaren berritasun eta osagarri gisa, kalitatezko dibulgazio-materialak eskaintzearen aldeko apustua egin da, familiek eta profesionalek kontsulta egin ahal izan dezaten eta haurren hazkuntzan eta ongizatean lagungarri izan daitezen.

Horrela, Erroa Elkartekoak diren eta programaren taldeetako arduradunak diren, Estitxu Fernandezekin -psikologia perinatalean aditua- eta Julene Armendarizekin -pedagogo perinatala-, Haurren Ongizatea oinarri programaren 5 podcast eta bideo-elkarrizketa grabatu eta ekoiztu dira.

Haurren eskubideak erdigunean jartzen dituzten material horiek eskuragarri daude donostia.eus/gazteria webgunean, haurren hazkuntzan eta hezkuntzan inplikatutako familientzat eta pertsonentzat, eta haurren ongizatearen arloan zabaltzeko eta ikasteko kalitatezko iturria izan nahi du.