Amarak aparkaleku gehiago izango ditu, TAO zein egoiliar txartela duten ibilgailuentzako aparkalekuak, eta motorrentzako eremu berezi bat sortuko da Anoetan partidak dauden eguneratako. Horrela adierazi du Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak gaur goizean. Horretarako, ezinbestekoa izango da Errondo pasealekuan, Aita Donostia plaza eta Jose Maria Salaberria kalearen artean, lanak egitea, eta inguruko kaleak berrantolatzea.
Errondo pasealekuan 105 TAO plaza gehiago
Behin ingurua aztertuta, Udalak erabaki du 45 TAO aparkaleku berri sortzea Errondo pasealekuko erdibitzailearen ondoan Aita Donostia eta Karlos I hiribidearen artean. Plaza horiek, Josean Gasca kiroldegiaren ondoko aparkalekuarekin gertatzen zen bezala, motorrentzako 220 plazatan bihurtuko dira partida egunetan. Gainera, Errondo pasealekuan, Karlos I eta Morlanseko biribilgunearen artean, dauden 90 TAO plaza 150 plaza izatera pasako dira, baterian aparkatuta.
Auzotarrentzako 137 plaza berri
Hortaz, Karlos Iean hiriko sarrera eta irteera azpian dagoen eremuan egoiliar txartela duten auzotarrentzat 65 plaza berri sortuko dira, eta ondoan dagoen Olaeta kalean dauden 72 aparkaleku plaza ere egoiliar txatela duten ibilgailuak aparkatzeko izango dira. Beraz, 137 plaza berri sortu dira, eta inguruan daudenekin, Amarako inguru horrek guztira 309 plaza izango ditu.
Udalak 250.000 euroko inbertsioa egingo du eta lanak 2023an egin ahal izango dira.