VISESA eta Euskaraldia

0

Visesa euskararekin konprometituta dago beti, eta, horregatik, Euskaraldiaren hirugarren edizioan parte hartuko du. Euskaraldiaren xedea da euskararen erabilera areagotzea eremu guztietan (lan-eremua barne) gure hizkuntza-ohiturak aldatuz.

Euskaraldiaren aurtengo edizioan 14 Arigune sortu dira, eta Visesan lan egiten dugunon % 70ek hartuko dugu parte Ahobizi eta Belarriprest rolen bidez. Bestalde, Euskaraldiaren 15 egunetan zehar, Visesan zenbait jarduera egingo dira euskararen erabilera sustatzeko.