Beatriz Artolazabal bazkari-solasaldi batean egon da Deusto Ikastetxe Nagusian, berdintasunaz hitz egiteko, hogei bat gazterekin

0
Bilbao 21-11-2022 Beatriz Artolazabal, consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales del Gobierno Vasco, ha asistido este mediodía a una comida- coloquio, organizada por el Colegio Mayor Deusto, y a la que ha asistido una veintena de estudiantes residentes en esste Colegio Mayor © MITXI

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, gaur eguerdian, Deusto Ikastetxe Nagusiak antolatutako bazkari-solasaldi batean egon da; hartan, zenbait gradutako lehen eta bigarren mailako hogei bat gazte izan dira.

Joan den urriaren 10ean, Madrilgo ikastetxe nagusi batean izan ziren gorabeheren ondorioz, sailburuak gutun bat bidali zien EAEko ikastetxe nagusi guztiei, eta zorigaiztoko gertakari harengatiko “kezka” adierazi zien, eta haien zerbitzura Emakunderen baliabide guztiak jarri zituen.

“Hunkituta idazten dizuet Madrilgo unibertsitate-egoitza bateko ikasleek esandako eta egunotan leku guztietatik zabaldu diren irain sexistez beteriko irudi eta ahotsengatik”. Ziur nago zuon eremuan ere kezkatuta zaudetela horregatik eta, hori dela eta, gutun honen bidez, EAEko unibertsitate-egoitzetako zuzendari guztiongana jo nahi izan dut, Emakunde zuon premiak entzuteko eta berdintasunaren eta emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko eremuan behar duzuen guztian laguntzeko zabalik dagoela gogorarazteko”, zioen idatziak.

Agur esateko, Artolazabalek honako hau gogorarazi zien: “berdintasuna taldeko lana da, eta hura lortzeko eremu guztietan eta guztietatik lan egin behar dugu”.

Jakinarazpen horren esparruan, Deustu Ikastetxe Nagusiak gutunari erantzuteko, sailburua bazkari-solasaldi honetara gonbidatu zuen; halako bat antolatzen du hilero, deialdi batekin edo birekin. Topaketa informala ikastetxeko 300 ikasleei zabaltzen zaie, eta lehen eta bigarren mailako hogei bat gaztek parte hartu ohi du.

Ikastetxe nagusiak esan bezala, askotariko gaiak aztertzen dituzte, eta haietara, besteak beste, Urkullu Lehendakaria ere bertaratu izan da. Ikasturte honetan, honako hauek bertaratu dira, orain arte: Jose María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Iker Jamardo, San Franciscon Googlekin lanean ari den langile bat; Leonor Gallardo, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko errektoreordea eta Kirol kudeaketako aditua, eta Daniel Cuevas, JRS Colombiako koordinatzaile programatikoa.