Barakaldo Antzokian haurren magia-gala izango da, zortzi mago-magarekin

0

Barakaldon haur-magiako gala bat egongo da datorren ostiralean. Bizkaian azaroaren 24tik 27ra egiten den Magoen Topaketa Nazionalaren barruan, Barakaldon zortzi mago-magaren magia-saio ikusgarriak ikusi ahal izango dira, jendeari ilusio handien, bentrilokiaren eta magia komikoaren saio ikusgarriak gerturatzeko, haur magia-dosi handiekin. Ikuskizuna ostiralean izango da, hilak 25, 19:30ean. Sarreren salmentaren diru-bilketa datorren abenduan egingo den Haur Merkatu Txiki Solidarioaren diru-bilketari gehituko zaio.

Barakaldon, magiak beti izan du harrera ona, eta, horregatik, saio hau hartzeak ilusio handia egiten digu, haurrei gehiago zuzendutako magiari balioa ematen lagunduko baitigu, bai eta magia mota horren ezagutza eta hedapena sustatzen ere. Izan ere, askotan, helduentzat saio ikusgarriak egiten dituzten magoak entzuten ditugu, baina diziplina zabala da, eta badira  txikienen arreta erakarri nahi duten mago handiak ere», adierazi du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria arloko zinegotziak.

Barakadok sektore horri lagundu nahi dio, eta gure antzokian Oscar de la Torreren, Magic Lunaren, Nicolás Chevalieren eta Gonzales, Cliff The Magician, Jose Mari Alcazar, Pedro III, Óliver eta Liuba eta Ibon Magoaren tamainako magoak izango ditugu.

Oso gala osoa da, eta aukera paregabea izango da antzerkiaz, kulturaz, magiaz eta herri honen elkartasunaz txikienekin gozatzeko; izan ere, ikuskizun honetako sarrerak salduz lortzen den diru-bilketa Haur Merkatu Txiki Solidariorako izango da: laster emango dugu horren berri, abenduan Herriko Plazara itzuliko da eta», Canterok gogorarazi duenez.
Antzokiaren eta Kutxabanken webgunean daude sarrerak salgai, 10 eta 12 euroan, tokia zein den.