Eusko Jaurlaritzak «HaurEkin» udalerrien sarea sustatzen du, toki-bizitzan haur eta nerabeen parte-hartzea bultzatzeko

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, Haurren Hirien Sarea udalerrien sarea sustatuko du, toki-bizitzan haur eta nerabeen parte-hartzea bultzatzeko.  Sarea Innobasquek sortu du eta, orain, Familia eta Haurren Zuzendaritzak ere kudeatzen du; gaur egun, autonomia-erkidegoan, 16 udalerri ditu sareak: Amorebieta-Etxano, Arrasate, Bakio, Balmaseda, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Galdakao, Gatika, Larrabetzu, Leioa, Sopuerta, Tolosa eta Zumaia.  16 udalerri dira, EAEko 251 udaletatik. 770.000 biztanle inguru dira, EAEko biztanleriaren ia heren bat. Autonomia-erkidegoan 0 eta 14 urte bitarteko 302.000 adingabe daude, biztanleria osoaren % 14.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalen arabera, HauEkin proposamenak gure harremanak, baliabideak eta espazio komunak eraldatuko ditu, gure herri eta hirietan konfiantza, autonomia, partaidetza eta osasun baldintzak berrezarriz. Haurrak gure gizartearen eta Herriaren oraina eta etorkizun hurbila dira. HaurEkin´ek ateak irekitzen dizkie urrats sozial berri eta handi horiek eman nahi dituzten euskal udalerri guztiei.

“Gaurko jardunaldiaren bidez, Haurren Hirien Sarea sustatu nahi dugu, toki-eremuko parte-hartzea bultzatzeko. Gure asmoa da toki-eremuko sare bat sortzea, adinekoentzako Euskadi Lagunkoiaren eredua eta lan egiteko modua duena, baina, kasu honetan, adingabeekin, eta helburua da EAEko Haur eta Nerabeen Parte hartze Foroa sortzeko oinarri izatea, orain prestatzen amaitzen ari garen lege-aurreproiektuan jasotzen denez”, esan du Beatriz Artolazabal Sailburuak, jardunaldiaren irekieran.

“Gure lana – berretsi du Beatriz Artolazabal´ek – haur eta nerabeekin parte hartzeko prozesuak abian jartzeko udalerriei aholkularitza teknikoa ematea da: baita lantaldeak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea ere. Aldian-aldian, esperientziak koordinatzeko eta trukatzeko saioak, kongresuak eta jardunaldiak antolatuko ditugu, jardunbide egokiak partekatzeko.

Artolazabalek esan duenez, “parte-hartzea NBEren Haurren Eskubideen Konbentzioan jaso den eskubideetako bat da eta garapen gutxien izan duenetako bat. Gure haurrak ‘eskubideen subjektu’ dira, eta, hori dela eta, entzun egin behar ditugu, hurbilenetik hasita: udalerritik. Hura da sarea sortzeko motiboa, HHS-k ordurako EAEko sare baten inguruan bazuen oinarritik hasita”.

Aitziber Oliban, EUDELeko Batzorde Eragilearen ordezkari eta Erandioko alkatearen arabera, “Garrantzitsua da haurren eskubideak sustatzen eta babesten dituzten udalerri gehiago batzea; bai eta gure herri eta hirietan haurren “begirada” geure egitea ere. Ildo horretan, beharrezkoa da haur eta gazteentzako politika publikoak bultzatzea, etorkizuneko gizartearen erronkei erantzuteko”.

“Oso sare interesgarria da, duen balio komunitario eta sozialagatik. EUDELen azpimarratu nahi dugu sarea osatzen duten udalek egindako ekarpena. Horrez gain, haurren parte-hartzerako proiektu-pilotu gisa batzen hasi diren udalen laguntzari ere erreparatu nahi diogu.”

Erronka berriak

Tabakaleraren instalazioetan, toki-eremuko teknikariak eta politikariak batu dira, eta bi sare gonbidatu dira: Gaztematika, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duena, eta Oinherri, Herrihezitzaileak. Topaketan, Aitziber Oliban EUDELeko Batzorde Eragilearen ordezkariak eta Erandioko alkateak eta Manuel Salaberria Innobasque´koak hitz egin dute.

Francesco Tonucci irakasleak «HaurEkin lan egitea hazteko” ideia azaldu du. “Udalerri berriak, erronka berriak” izan da Durangoko eta Aguraingo zinegotziek eztabaidatu duten gaia. “Haurren parte-hartzea Kontseiluaz gain” izan da Iban Rodríguez Etxebarria Leioako alkatearen proposamena. Ermuko, Bilboko eta Arrasateko langile teknikoek “Sarerako jolas berriak” gaiari heldu diote.

Irakaslearen proposamena bide horri hiru ekintza zehatzen bidez ekitea da: udalerri bakoitzean Haurren Kontseilu bat sortzea, alkatearen eta haur talde baten arteko komunikazio-bide gisa; “A la Escuela con Amigos y Amigas” proiektua abian jartzea -edo haurrarekin espazio osoa eta publikoan elkarbizitzea-; eta jolasarekin eta kalean jolastearekin lotutako proiektuak hastea, jolasak osasuna hobetzen baitu eta haurren eskubidea baita.

Goizalde Atxutegik (Innobasque) eta Eneko Galletebeitiak (Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzako zerbitzuburua) sareari atxikitzeko xehetasunak eman dizkiote ekitaldian parte hartu duten zinegotzi eta alkateen taldeari.

Irune Muguruza Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren zuzendariak sarera atxikitzeko prozesua azaldu du. Muguruzak  “Umeak, Consejo de Infancia de Euskadi” bideoa aurkeztu du eta, Gotzon Bernaola Innobasqueko Enpresa Berrikuntzako Koordinatzaile Nagusiarekin batera, jardunaldiari amaiera eman dio.  HaurEkin Sarea Innobasquek duela sei urte Herri Laborategiarekin elkarlanean sustatutako proiektua da, tokiko administrazio publikoetan berrikuntza politikoko prozesuak sustatu eta laguntzeko. Orain, Eusko Jaurlaritzako Haurren eta Familien Zuzendaritzak koordinatzen du, eta udalerrien atxikimendua sustatu nahi degu”.

Ekintza zehatzak

Irune Muguruzak zehaztu duenez, “proposamena bi ekintza zehatzen bidez hastea da: udalerri bakoitzean Haurren Kontseilu bat sortzea, edo alkatearen eta haur-talde baten arteko komunikazioa eta Eskolara lagunekin proiektua abian jartzea edo baterako espazio publikoan haurrekin bizikidetzan jardutea”.

“Innobasquek EAEko udalerriei laguntzarako eta elkarlaneko ikaskuntzarako prozesua proposatzen die, La Citta dei Bambini nazioarteko sarean sare gisa parte hartzeko bide emateko; nazioarteko sare hori CNR-k (Italiako Ikerkera Zentro Nazionala) koordinatzen du, Erroman, 2001etik, eta Italian, Espainian eta Latinoamerikan dihardu. Sare horrek 150 hiri eta herri baino gehiago batzen ditu, eta ezagutza eta proiektuaren inguruko esparru-informazioa ematen du eta barneko konplizitateak bilatzen eta transmititzen laguntzen du –besteak beste, osoko bilkuran aurkeztea edo ikastetxeekin bilera–», esan du Irune Muguruzak.

Udalekiko lankidetza horretan, atxikitzen diren udalerriei ikas-prozesu bat eskaintzen zaie abiarazteari lotutako pertsonentzat, proiektuaren diseinu pertsonalizatua barne hartzen duena –Haurren Kontseilua eta “Eskolara lagunekin”–, bai eta haiek udalerrian ezartzeko behar diren baliabideen aurreikuspen bat ere.

Umeen kontseilua: herria eraikitzeko beste begirada bat mahai-inguruan Iosune Herrarte Zumaiako Udaleko euskara eta hizkuntza teknikariak eta Maialen Fidalgo Urretxuko zinegotziak hartu dute parte.  Umeen kontseilutik haratago: aurrekontu parte-hartzaileak mahai-inguruan Esther Apraiz, Derioko alkatea eta Iban Etxeberria Leioako alkatea izan dira protagonista.  Kaleak jolastuz: autonomia, espazioa eta jolasa mahaian Marian Bilbatua Durangoko zinegotzia eta Sandra Cid, Ermuako gizarte politiken teknikaria izan dira.