«Euskadik agentzia nagusiek emandako rating bikaina du, eta horrek bonu jasangarrien jaulkipena errazten du», nabarmendu du Arantza Larraurik

0

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak egindako sei bonu jasangarrien jaulkipenen batura 3.700 milioi eurokoa da. Eta hori posible izan da, hein handi batean, Euskal Autonomia Erkidegoak “rating-eko agentzia nagusiek emandako rating bikainaren abantaila duelako, eta, horren ondorioz, merkaturatzea arrakastatsua izan daitekeelako”.

Ekonomia eta Ogasun Saileko Finantza Politikako zuzendari Arantza Larraurik finantza jasangarrien estrategia hori balioetsi du gaur “2022 Basque Circular Summit” ekimenaren esparruan emandako hitzaldian. Ekimena datorren ostiralera arte luzatuko da Irunen. Ekitaldiak hainbat sektoretako “made in Euskadi” produktu zirkularrak erakusteko balio du; bertan, ekonomia zirkularrean enpresek egindako lanaren adibide errealak ikus daitezke.

Proposatutako gaiaren inguruan, eta finantza jasangarrietan zentratuta, Eusko Jaurlaritzak 2018tik aurrera gauzatutako estrategiaren ibilbidea azaldu du Larraurik. Urte horretan bere lehen bonu publiko jasangarria merkaturatu zuen, euren ustez “hori zelako jarraitu beharreko bidea, bonu jasangarriak Eusko Jaurlaritzaren zorra finantzatzeko tresnarik egokiena diren heinean”.

”Euskadik rating-eko agentzia nagusiek emandako rating bikainaren abantaila du, eta, horren ondorioz, merkaturatzea arrakastatsua izan daiteke. Eta jasangarritasuneko zigilua edukitzeak, gainera, jasangarrian bakarrik inbertitzen duten inbertitzaileek gure bonuetan erreparatzea errazten du”, Finantza Politikako zuzendariak nabarmendu duenez. Halaber, aitortu du etiketa “jasangarriak” arrakasta ziurtatzen ez badizu ere, “interesa handitzen du eta merkatu zaileko uneetan hori gauzatzea errazten du”.

Larraurik azpimarratu du beharrezkoa dela horretarako finantzaketa jasangarriko esparru bat izatea; “gure kasuan esparru hori Jaurlaritzaren 2030 Agendarekin bat dator”. Izan ere, finantzatu beharreko programen hautaketa Jasangarritasuneko Bonuen Batzordeak egiten du, “eta GJHekin duten lerrokatze-maila kontuan hartzen da”, zehaztu du.

Eusko Jaurlaritzak funts horietaz egiten duen erabilerari erantzuten dioten proiektu edo kategoria hautagarriak; hau da, etxebizitza eskuragarrietan inbertitzea eta funtsezko zerbitzuak eskuratzea, hala nola Hezkuntza eta Osasuna, baita aurrerapen sozioekonomikoaren, enplegua sortzearen, energia berriztagarriaren eta garraio garbiaren aldeko apustua egitea ere. Funts jasangarrien erabilera; bertan ere barne hartzen ditu kutsaduraren prebentzioa eta kontrola, uraren eta hondakin-uren kudeaketa jasangarria, lehorreko eta uretako biodibertsitatearen kontserbazioa, energia-efizientzia eta klima-aldaketara egokitzea.