Termeps proiektua, isolamendu termikorako ekodiseinu eta ekonomia zirkularreko soluzioa

0

Termeps proiektua, Aislamientos Arellanok garatua eta Ihobe sozietate publikoak babestua, ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko soluzio ekoberritzaile bat da. Ekimen horrek isolamendu termiko altuko ekopanel aurreratuak fabrikatzea du helburu. Horiek fabrikatzeko poliestireno hedatuaren, EPS postkontsumoaren eta mineralen hondakinak erabiltzen dira.  

Ander Aierbe Sudupe Aislamientos Arellanoko zuzendari komertzialaren arabera, “honen gakoa aire itxiko gelaxkak egitea eta aire estanko horren portaera ona aprobetxatzea da”. Horrela, gehitu duenez, “isolamendu termikorako portaera optimoa eta baliabide naturalen erabilera baxua duen produktu bat lortzen da”. Proiektu honetan, Gipuzkoako enpresa bere “materiala beste produktu batzuen hondakinekin gehitzen ari da, produktuaren koefiziente termikoa hobetzeko”, adierazi du Aierbek.  

Euskal enpresak 60 urte baino gehiago daramatza isolamenduan eta eraikuntzan, poliestireno hedatuaren (Porexpan®) aplikazio berriekin lan egiten. Betidanik berrikuntzaren aldeko apustua egiten du “balio erantsi handiagoko produktuak eskaintzeko, merkatu berrietara sartu ahal izateko, garraioak produktuan duen eragin handiaren oztopoa hautsiz”, Aierbek aitortu duenez. 

Material moldakorra

Gaur egun, Oiartzungo enpresak panelak, pieza mekanizatuak, pieza injektatuak eta perlak fabrikatzen ditu. Horiek isolamendu termikoan, enbalajean, betegarri eta gehitze aringarrietan, hormigoi arinean, dekorazioan eta abarretan erabiltzen dira. “Gure materiala aldakorra da. Izan ere, pieza mekanizatuak egin ditzakegu mota guztietako beharrei irtenbidea eman ahal izateko”, zuzendari komertzialak zehaztu duenez. Eta hainbat sektoretan erabiltzen da, hala nola birgaitze energetikoan, eraikuntzan, enbalajean, dekorazioan, elikaduran 

Une honetan, energia-kostu handiekin, funtsezkoa da isolamendu termiko egokia. “Etxeetan erosotasuna lortzeko eta energia-kostuak murrizteko aukera ematen du”, zehaztu du Ander Aierbek. Gaur egungo eraikuntzak isolamendua behar dutenez, “etorkizunean plantillaren hazkundea aurreikusten dugu, une honetan 20 pertsonaz osatua”, aurreikusi du. 

Gipuzkoako enpresaren helburu nagusietako bat “material horren hondakinen bilketa handitzea da, birziklatzeko oso erraza den produktua, azken produktu berrian txertatzeko eta baliabide naturalen aprobetxamendu handiagoa lortzeko”, zuzendari komertzialak aurreratu duenez. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.