Beatriz Artolazabal, «Yungay 7020» dokumentalaren emanaldian: duela 52 urte elur-jausi batek lurperatutako Peru´ko hiri bat

0

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua, ‘Yungay 7020 film laburraren proiekzioan izan da Gasteizko Montehermoso ´ko Kulturgunean. Film labur hori Goya 2023 sarietako baterako 10 hautagairen artean aukeratu dute.

Yungay 7020ren argumentuak zehazten du nola 1970ean elur-jausi batek Peruko Yungay hiria lurperatu zuen. Bizirik iraun zutenek hondamenditik kilometro batera berreraiki zuten. Huascarán, mendi sakratua, mintzo da. Gogoratzen dutenek badakite entzun egin beharko luketela. Raquel Calvo eta Elena Molina dira film laburraren zuzendariak, Maitane Carballoren edizioarekin eta Aitor Pérez Amozarrainen soinuarekin.

Dokumentala Perun grabatu zen 2021ean eta 19 minutu irauten du
Raquel Calvo durangarra da, kazetaria eta gizarte-komunikatzailea. 2016an, Yungay-n (Peru), Viator Yachatsikuqna Ayllukasahqa hezitzaile elkartearen irratiarekin elkarlanean, hiriaren historia ezagutu zuen. Hori kontatzeko, Juan Arrosagarayk Gasteizen duen zinema digitaleko tailerrean sartu zen.

2017an Raquel Calvok Mendebaldeko Saharari buruzko hainbat dokumentalen ekoizpena bultzatu zuen. Horietako batek, Laatash-ek, Elena Molinarekin topo egitea ahalbidetu zuen. 2019an Gasteizko Udalaren eta Montehermoso Kulturunearen Sorkuntza Artistiko eta Giza Eskubideen beka lortu zuen.

Elena Molina Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, eta Burkina Fason, Frantzian, Hego Korean, Kuwaiten, Cabo Verden, Algerian eta Haitin egin ditu proiektuak, hala nola The Puppets Cemetery (2014), Quand j ‘étais petit (2016) eta Laatash (2019) dokumental laburrak, munduko hainbat jaialditan hautatuak eta sarituak, bai eta Rêve de Mousse (2018) bere lehen dokumental luzea ere, TVCrekin batera ekoitzia. Gaur egun, EsoDoc2019 Dokumental Sozialaren Europako Programan hautatutako bigarren dokumental luzea garatzen ari da.