ULMAk soluzio eskuragarriak diseinatzen ditu, automatizazioaren bidez intralogistika optimizatzeko

0

Pandemiak hornidura-kateen inguruan hausnarketa bat eragin du; izan ere, barne-biltegi eta -prozesu logistikoek garrantzi handia hartu dute, eta automatizazioa ez dago presente soilik enpresa handietan. Horren harira, ULMA Handling Systems-ek, intralogistikaren arloan aitzindaria denak, ‘Movik Solutions’ garatu du, soluzio erraz eta eskuragarrien sorta berria, esparru horietan hobetzeko teknologiaren aldeko apustua egiten duten enpresei bideratuta.  

Gipuzkoako enpresak intralogistikaren optimizatzea eskaintzen du automatizazioaren bidez. “Horrek aukera ematen die enpresei bere hazkundeak garatzeko, negozioak gero eta ingurune lehiakorragoan sendotzeko eta lan-baldintza seguruagoak bultzatzeko. Horren ondorioz, bezeroei kalitate handiagoko produktuak eskaini diezaiekete”, nabarmendu du Endika Etxebarriak, ULMA Handling Systemsren Negozio Unitate berriaren arduradunak. 

Euskal enpresak ia 40 urte daramatza intralogistika automatizatuko soluzioak eskaintzen. “Barne-biltegi eta -prozesu logistikoak optimizatzen ditugu (intralogistika), eta, horretarako, automatizazioan oinarritzen gara, zeina hainbat esparrutan erabil daitekeen. Izan ere, proiektu handietan zein txikietan pentsa dezakegu”, zehaztu du Negozio Unitateko arduradunak.  

ULMAk bere bezeroei eskaintzen dien lehen urratsa aholkularitza prozesu bat da. “Gure esperientziak sektore askotako prozesuak ezagutzeko aukera ematen digu, horien berezitasunak ezagutuz. Horrela, soluzio sinple zein klonpexuak eskaini ditzakegu”, Etxebarriaren esanetan. Gainera, bere produktuak Daifuku enpresa japoniarraren laguntza jaso dute, intralogistikaren sektorean nazioarteko liderra. 

Robotika eta kostu txikiko soluzioak

Ildo horretan, bere produktu nagusiak honako hauek dira: eskaerak prestatzeko sistemak eta ‘picking’-a, paleta eta kaxen biltegiratzea, espazioaren optimizazioa, sailkapen-sistemak, kit-ak prestatzea, elementuak puntu batetik bestera garraiatzea… “Robotikak eta kostu txikiko soluzio ezberdinek automatizazioa errazten dute, lehen inbertsioaren itzulerak konpentsaziorik ematen ez zituen, baina orain ematen dituen, arazoak konpontzeko”, azpimarratzen du. Gipuzkoako enpresak robotika aurreratuko hainbat proiektu garatu ditu, hala nola, ‘Deep learning’-a hainbat neurri eta pisutako fardelak paletizatu, ‘picking’-a edo ikuspegi bidezko eskaera unitarioak prestatzeko… 

Farmaziako, retaileko, banaketako edo logistikako enpresek urteak daramatzate ULMArekin lan egiten beren prozesuak automatizatzeko. “Askotariko bezeroak ditugu, eta ‘Movik Solutions’ gama berriarekin duela gutxira arte beren prozesuak automatizatzeko asmorik ez zuten enpresak sartzen ari dira, hala nola Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoa. Gaur egun ez da enpresa handietan soilik ematen automatizazioa” nabarmendu du. ULMAren bezeroen artean Eroski, Frantziako Bankua edo Columbia daude. 

Euskal enpresak bere merkatuetan hazkunde baten alde egiten du, Daifukuren eskutik. “Gure merkatuak Hegoaldeko Europa, Israel, Brasil eta Latam dira. Gure estrategia horietan sendotzea eta haztea da, betiere 24/7 Saldu Ondoko Zerbitzuaren sarean oinarrituta”, Endika Etxebarriak ziurtatu duenez. Gaur egun, enpresak 400 pertsona inguruko plantilla du, eta urtero 90 milioi euro inguru fakturatzen ditu.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.