Euskadik jauzi berri bat eman du nazioartekotze prozesuan, Hego Korean ordezkaritza komertziala irekiz

0

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak Hego Korean ekin dio misio instituzional eta enpresarial bati. Aste honetan bertan, bulego komertzial berria inauguratuko da hiriburuan, Seulen.

Mikel Amundarain, Industria sailburuordea eta Basque Trade and Investment, Nazioartekotzeko Euskal Agentziako presidentea, buru duen ordezkaritzak bisita eta bilera agenda bat izango du bertako sektore ezberdinetako ordezkariekin, erakundeekin eta zentro teknologikoekin. Agenda honetan hitzordu berezia izango da ordezkaritza komertzial berriaren irekiera eta aurkezpen publikoa. Bulego berriak merkatu honetan behar eta interes komertzialak dituen euskal enpresari zerbitzua emango dio.

Hego Korea, gutxi arakatutako eta potentzial handiko herrialdea

Asia-Pazifikoko eskualdeak interes ekonomiko handia pizten du, Asia izango baita Euskadiko sektore estrategiko gehienetan etorkizunean hazkunde ekonomiko handiena izango duen munduko eskualdea. Halaber, munduan inbertsiorik handienak egingo ditu energia, sare elektrikoak, makina-erreminta, telekomunikazioak eta arlo soziosanitarioa sortzeko.

Eusko Jaurlaritzak kontuan hartzen du Eskualdeko Elkarte Ekonomiko Integralaren (RCEP) Itunaren Sinadura, hau da, 2.100 milioi kontsumitzaileko merkatua ordezkatuz, gaur egun munduko BPGaren %30 ordezkatzen duena. Honetaz gainera, Euskadiri eragin diezaioketen nazioarteko merkataritzako korridore handietan aurreikusten den aldaketa, horietan ASEAN eremuak garrantzi handiagoa hartuko duela aurreikusten da.

Euskadi eta euskal enpresak eskualde horretara begira hasi behar dira eta nazioartekotzeko lehentasunezko eremu gisa hartu, are gehiago kontuan hartuta euskal enpresek eskualde batzuetan (Asean, Japonia, Korea) duten presentzia txikia.

Horregatik beragatik, nazioartekotze-prozesuan, Europako, AEBetako eta Latinoamerikako merkatu tradizionalak sendotzearekin batera,  jauzi berri bat ematea da asmoa eta Asiako merkatuetan tokia hartzea. Apustua hau Japoniako (2021) eta Koreako (2022) ordezkaritza komertzialaren irekieran islatu da.

Korearen kasuan, eskaera sofistikatua eta maila ekonomikoan zein erregulazioa alorrean dagoen egonkortasuna kontuan hartzen da. Era berean, euskal ekonomiarekin duen osagarritasunagatik eta negozioetarako erraztasunagatik nabarmentzen da.

Harreman instituzionalak eta Euskadiren sustapena interes industrialeko eremuetan

Industria sektore ikuspegitik, Hego Korea bazkide garrantzitsua izan daiteke Euskadirentzat teknologia eta berrikuntza eremuetan erreferentea baita, eta Euskadik bertan presentzia izateko eta lehiatzeko interesa du, lehiakortasuna garatzeko aukera moduan.

Sektore estrategikoei dagokienez, elkarrekin hazteko aliantzak bultzatu ahal izango dira energiaren, automobilgintzaren, makina-erremintaren eta bioteknologiaren esparruetan, eta interes berezia hartuko du erdieroaleen ekoizpen eta komertzializazioak.

Intereseko eta aukera-eremuak kontuan hartuta, euskal ordezkaritzak agenda bat garatuko du hidrogeno berdearen sorkuntzaren, erdieroaleen fabrikazioaren eta bioteknologiaren inguruan.

 Hidrogenoaren ekonomia sustatzen duen erakunde publiko-pribatu da non hidrogenoa ekoizten, biltegiratzen, hornitzen eta erabiltzen laguntzen duen.

  • Doosan corporation. Hidrogenozko erregai-pilekin energia sortzeko instalazioa da Daesan Green Energy enpresak eraikia.
  • SK HYNIX. Batez ere, erdieroaleak fabrikatzen eta merkaturatzen dituen enpresa da, munduko memoria txipen bigarren fabrikatzailerik handiena da eta munduko erdieroaleen hirugarren konpainiarik handiena.
  • CHA Biotech. Koreako konpainia bioteknologiko nagusietako bat, 500.000 milioi eurotik gorako fakturazioarekin. Sektoreko I+G eta berrikuntzan enpresa lidertzat jotzen da.
  • Korean Water Resources. Ur-hornidurako enpresa publikoa, Hidrogenoaren Ekonomiaren estrategia nazionalarekin lerrokatua. Bere instalazioetan hidrogeno berdea ekoizteko eta banaketa-sarean parte hartzeko plana garatu du.

Befesa, Korean lantegi produktiboak dituen euskal enpresa

Era berean, Befesa euskal enpresak Pohangen duen ekoizpen-lantegia bisitatuko dute euskal ordezkariek, baita POSCO-Pohang Iron and Steel Company enpresaren lantegia ere, Befesarekin harreman komertzial estua duen munduko laugarren altzairu ekoizle nagusia.

 

Euskadiren posizionamendua inbertsioak erakartzeko

 

Azkenik, Invest KOREA inbertsioak sustatzeko erakunde nazionala da, eta 1998an ezarri zen, hasiera batean Koreako Inbertsio Zerbitzuen Zentro gisa, KOTRAren barruan (Koreako Merkataritza eta Inbertsioa Sustatzeko Agentzia). Geroago, Invest KOREA gisa berrabiarazi zuten 2003an.

BT&I-Seul Bulegoaren inaugurazioa eta aurkezpena

 

Agendari amaiera emateko, BT&I Seul Bulego  Komertziala inauguratzeko eta sustatzeko ekitaldi publiko bat egingo da, interesgarriak diren tokiko erakundeekin batera.

BT&I-k Korean duen bulegoaren irekierak inflexio-puntua izan nahi du euskal enpresek herrialdean eta eskualdean duten jardueran eta enpresen jarduera komertzialean lagunduz. Herrialdean bulego bat edukitzeak euskal enpresen merkataritza-ekintzak handitzeaz gain, beste esparru batzuk ere bultza ditzake, hala nola lankidetza teknologikoa edo Koreako inbertsioa Euskadira erakartzea.

Euskal ordezkaritzan, Mikel Amundarain Industriako sailburuordearekin batera, Aitor Urzelai Spri Taldeko zuzendari nagusia, Ainhoa Ondarzabal Basque Trade and Investment-eko kontseilari delegatua, Larraitz Gezala Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Kabinete eta Komunikazio zuzendaria eta Ivan Fernandez, BT&Iko Adimen Lehiakorraren Unitateko zuzendaria joan dira.