Hainbat erakunde publiko, Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde eta Eusko Jaurlaritzako Sail bildu dira gaur goizean Bilbon, lehen diagnostikoa aztertzeko eta Haur Bermearen Euskal Estrategiarako oinarrizko helburu eta irizpideen lehen proposamena zehazteko.
Irune Muguruza Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurtzaroko zuzendariaren arabera, testajeak eta ekarpenak eginda, Haur Bermearen Euskal Estrategiak zortzi hilabeteren buruan oniritzia izatea da asmoa. «Haur Bermerako Euskal Estrategia» prestatzen hasi gara, Europar Batasunak ezarritako gomendioei jarraituz.
Haur Berme Europarra Europar Batasuneko Kontseiluaren Gomendio bat da, 2021eko ekainaren 14an onartua, estatu kideek aho batez onartua. Gomendio horren helburua da haurren pobrezia-zikloa haustea eta haurrak aukera-berdintasunean haztea eta garatzea.
Horretarako, administrazio publikoek honako sei oinarrizko eskubide edo zerbitzuak bermatu behar dizkiete pobrezia edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden haur eta nerabe guztiei: haurren hezkuntza eta zaintza; osasun-laguntza; hezkuntza eta eskolaz kanpoko jarduerak; etxebizitza egokia; eskola-egun bakoitzeko gutxienez janari osasungarri bat; eta elikadura osasungarria.
Gainera, Haurren Bermerako Euskal Estrategiak haurren ongizatearekin lotutako beste gai batzuk jorratzen ditu, hala nola diru-sarreren bermea eta haur-pobreziaren murrizketa, gizarte-zerbitzuetarako sarbidea, hirirako eta mugikortasun iraunkorrerako eskubidea, kulturarako eta kirolerako sarbidea, edo gazte-justizia.
“Dokumentua egiteko, partaidetza-eredu bat aukeratu degu, erakunde eta entitateetako teknikariekin”, Irune Muguruzaren esanetan.