Heriotza-zigorraren aurka gorriz argiztatuko da Udaletxea, azaroaren 30ean

0

Donostia hiriak bat egingo du berriro, duela 20 urte, azaroaren 30ean, Sant’Egidio komunitateak eta Amnistia International-ek bultzatzen duen “Biziaren aldeko hiriak / Heriotza-zigorraren aurkako hiriak” nazioarteko ekimenarekin.

Horretarako, Donostiako Udaletxearen fatxada kolore gorriz argiztatuko da kapital-zigorraren abolizioa aldarrikatzeko. Egun horretan gogorarazten da lehenengo aldiz ezeztatu zela heriotza-zigorra, 1786. urtean, Toscanako Dukerri Nagusian.

Munduko 2.000 hiri baino gehiagok, besteak beste, Berlinek, Amsterdamek, Erromak, Ginebrak, Parisek edo Nairobik eraikinak argiztatuko dituzte heriotza-zigorra gaitzesteko. Estatuan 30 udalerri baino gehiago izango dira ekimen horrekin bat egingo dutenak.

“Biziaren Aldeko Hiriak” nazioarteko ekimena Heriotza-zigorraren Munduko Koalizioak babesten du. Koalizioak, Amnesty International sortze-kidez gain, mundu osoko 60 erakunde, abokatu elkarte, sindikatu eta tokian tokiko agintariak biltzen ditu.

Heriotza-zigorra, zenbakitan

Amnesty Internationalek heriotza-zigorren eta exekuzioen inguruan egindako Txosten Globalean jasotzen denaren arabera, 2021ean 579 pertsona exekutatu zituzten, 18 herrialdetan. Horietatik, 24 emakumeak ziren.

Aurreko urtearekin konparatuz, % 20 hazi zen exekuzio kopurua

Exekuzio gehienak Txinan izan ziren (han ez dago kopuru fidagarririk, estatu sekretua baitira), Iran, Egipto, Saudi Arabia eta Sirian, hurrenez hurren.

2021. urtearen amaieran, munduko herrialdeen bi herenek baino gehiagok heriotza-zigorra indargabetu zuten.108 herrialdetan (munduko gehienetan), legeak delitu guztietarako ezarritako zigorra indargabetu zen, eta 44 herrialdek legeetan edo praktikan.

55etan oraindik heriotza-zigorra mantentzen zen. Kopuru hori da Amnistia Internazionalak 2010etik gutxienez izan duen bigarren exekuzio-kopuru txikiena.

Hala ere, oraindik bide luzea dago egiteko erabat debekatu arte. Urtearen amaieran, 28.000 pertsona baino gehiago zeuden munduan heriotzaren korridoreetan.