Eusko Jaurlaritzako Industria ordezkaritza batek Befesak Hego Korean duen lantegia bisitatu du

0
  • Befesak Erandion du egoitza, eta bi ekoizpen enpreaa ditu Gyeongju eta Pohan herrietan industria-hondakinak kudeatzeko
  • Mikel Amundarain sailburuordea da misioaren burua, eta bidaiaren agenda bihar amaituko da Seulgo BTI Bulego berriaren inaugurazio-ekitaldiarekin

Seulgo ordezkaritza komertzial berriaren inaugurazioa dela eta, Korean dagoen euskal ordezkaritzak Befesa euskal enpresaren lantegi produktiboa bisitatu du Pohang hirian.

Befesak Erandion du egoitza, eta Hego Korean dauden hamairu euskal enpresetako bat da. 1993an sortu zen, eta gaur egun industria-hondakinak birziklatzeko soluzioetan konpainia liderretako bat da. Enpresak presentzia handia du nazioartean hamabost herrialdetan baino gehiagotan, besteak beste, Hego Korean, birziklatze-zerbitzuetarako merkatu estrategikoetako batean, bere industria siderurgiko indartsuagatik eta ingurumen-politikagatik.

Enpresak bi lantegi produktibo ditu Hego Korean, bat Gyeongjun eta bestea Pohangen. Azken hori Mikel Amundarain* Industriako sailburuordeak bisitatu du, Asier Zarraonandia Befesako kontseilari delegatuaren eta Kasey Les Koreako Befesa lantegiko zuzendariaren eskutik.

Befesaren jarduera altzairuaren eta aluminioaren industriei irtenbide iraunkorrak ematean datza, altzairuaren eta aluminioaren bigarren mailako ekoizleen balio-kateetan sortutako hondakin arriskutsuak birziklatuz eta zerbitzua emanez. Enpresak, besteak beste, altzairugintzako hauts-materialekin, zepekin edo gatzagekin hondakin arriskutsuak birziklatzeko ahaleginak egiten ditu.

Befesaren eta POSCOren arteko harreman estua deskarbonizarioaren alde

Aurretik, euskal ordezkaritzak POSCO Park 1538 Museoa bisitatu du, gaur egun Befesa euskal enpresarekin harreman komertzial handia duen munduko altzairu-ekoizlearena.

Pohang Iron and Steel Company, edo, besterik gabe, POSCO, Hego Koreako Pohangen oinarritua, munduko laugarren altzairu ekoizle nagusia da, eta Hego Koreako automobilgintza industriaren eta ontziolen hornitzaile erabakigarria berrogei urte baino gehiagoz geroztik.

Bihar inauguratuko da BTI Seul merkataritza Ordezkaritza berria

Kasu hauetan ohikoa denez, SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak – BTI-Basque Trade and Investment- ekitaldi sozial bat egingo du bulego komertzial berria gizartean aurkezteko, eta Seuleko eta inguruetako hirurogei ordezkari instituzional eta enpresarialek parte hartuko dute ekitaldian.

*Sailburuordearekin batera, Spri Taldeko zuzendari nagusia, Aitor Urzelai; Basque Trade and Investement erakundeko kontseilari delegatua, Ainhoa Ondarzbal; Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria, Larraitz Gezala, eta BTIk Korean duen merkataritza-ordezkaritza berriaren zuzendaria, Sang Ah, izan dira.