199 profesionalek parte hartu dute Gazteen Euskal Behatokiak antolatutako ikastaroetan 2022an

0

Ikastaroen batez besteko balorazioa, 0tik 10erako eskalan, 8,8 puntukoa izan da

 

2022an, Gazteen Euskal Behatokiak 8 prestakuntza-ikastaro antolatu ditu, aurrez aurre eta online.

Aurrez aurreko ikastaroak

  • Gizon nerabeekin berdintasun eta maskulinitatearen gaineko lana egiteko tresna pedagogikoak (bi edizio, bata Bilbon eta bestea Donostian)
  • Ikastaroa- sakontze maila: ‘Zibersegurtasuna: babesa behar izanez gero, zeri eman behar diot lehentasuna?
  • Ikastaroa- iniziazioa: ‘Zibersegurtasuna: Babesten al naute? Babesten al gaituzte?… Babestu egiten naiz!
  • Substantziarik gabeko adikzioen egungo egoera: ausazko jokoak eta kirol-apustuak (bi edizio, bata Bilbon eta bestea Donostian)
  • Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntzan:
    • Hezkuntza ez formalean aritzen direnei zuzenduta (bi edizio, bata Bilbon eta bestea Donostian)
    • Irakasleei eta orientatzaileei zuzenduta (bi edizio, bata Bilbon eta bestea Donostian)
  • Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa gazteei zuzendutako jarduera, programa eta zerbitzuetan (bi edizio, bata Bilbon eta bestea Donostian)
  • Gazteen indarkeria: jatorria, izaera, indarkeria motak eta prebentzioko eta esku hartzeko estrategiak (hiru edizio, Bilbon, Donostian eta Gasteizen)

Ikastaroa online

  • Europako gazteria-proiektuen diseinua eta kudeaketa. ERASMUS+GAZTERIA eta EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA programen berrikuntzak 2021-2027 Europako diru-laguntzen esparruan

Ikastaroen alderdi jakin batzuei 0tik 10erako eskalan emandako balorazioak honako hauek izan dira.

Gazteen Euskal Behatokiak 2022an antolatutako ikastaroen balorazioa (0tik 10era doan eskala)