Adinekoen % 48k eta gazteen % 100ek diote baztertuta sentitu direla adinagatik

0
PRUEBA

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak jendaurrean azaldu ditu, gaur, Bilbon, Agenda Nagusiren ondorioak; hura adinekoekiko parte-hartze publiko-sozialeko programa bat da, eta aurtengo edizioak adinkeria du ardatz.

Sailburuak gogorarazi duenez, adinkeria “bazterketa-modu bat da; adinean oinarrituta, pertsonak kaltea, desabantaila edo bidegabekeria eragiten dizkieten ezaugarrien arabera kategorizatzen eta banatzen ditu, eta, aldi berean, belaunaldien arteko elkartasuna gutxiesten du». Zifrei dagokienez, programan parte hartu duten adinekoen % 48k esan dute baztertuta sentitu direla inoiz adinagatik, eta parte hartu duten gazteen % 100ak esan du baztertuta sentitu dela inoiz motibo beragatik.

Nire begien disdirak ez du adinik, ez itzali lemapean, Agenda Nagusik –EAEn parte-hartzearen eta elkarlaneko gobernamenduaren kultura finkatzera bideratzen da–, 2022an, hausnarketarako eta eztabaidarako belaunaldiarteko hamar foro garatu ditu, eta, gaur, hamaikagarrena eta azkena.

Topaketa horietan zenbait profiletako 300 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute: gazteak eta nagusiak; komunikabideetako eta beste sektore ekonomiko eta sozial batzuetako profesionalak; Arabako landa-eremuko emakumeak; hirugarren sektore sozialeko ordezkariak, eta enpresa pribatuaren eremuko pertsonak, besteak beste. Artolazabalek azaldu duenez, helburua izan da “baterako hausnarketa-prozesu bat egitea, pertsonen adinaren arabera estereotipoak, aurreiritziak eta bazterketa antzeman, aztertu eta haiei aurre egiteko”.

Beatriz Gázquez Agenda Nagusiko koordinatzaileak egin diren foroetan agerian geratu diren estereotipo batzuei buruz hitz egin du. Hala, esaterako, gazteek zahartzaroa “ahultasunarekin, gaixotasunarekin edo zaintzarekin” lotzen dute. Adinekoak “serio, kontserbadore, tradizional eta aspergarritzat” jotzen dituzte, baina baita “esperientzia eta ezagutza gehiagokotzat” ere. Nabarmentzen dute, era berean, adinekoek “sakrifikatzeko gaitasun handiagoa” dutela, baina “esperientziak kontatzen” dituztela eta “teknologiarekin traketsagoak” direla diote. Bestalde, adinekoek “berekoitzat eta indibidualistatzat” jotzen dituzte gazteak, bai eta “arduragabe eta axolagabetzat” ere. Honako hau ere esan dute: “ egun osoa daude mugikorretik eta sare sozialetatik esekita”. Bestalde, haien ustez, “gazteek prestakuntza hobea dute, teknologia hobeto erabiltzen dute eta alaiagoak dira”.

Eztabaida- eta hausnarketa-foroen helburua bikoitza izan da. Batetik, egungo gizarte-ereduan nagusitzen diren balioez eta belaunaldietan duten eraginaz hausnartzea. Eta, bestetik, Gázquez-ek “kasuistika” kontzeptuaz definitu duena identifikatzen saiatzea; EAEn laneko, etxeko, gizarteko, ekonomiako, osasuneko edo irudiari eta komunikabideei lotutako eremuetan egon daitezkeen adinagatiko bazterketa-egoerak.

Agenda Nagusi programaren aurreko edizioetan bezala, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak prozesuan jasotako ekarpenak adinkeriaren aurka borrokatzeko ekintza eta ekimen bilakatuko ditu. Haietan, berehalakoena, gaur bertan komunikabideek eta sare sozialek abiarazitako sentsibilizazio-kanpaina da; sailburuak azaldu duenez, «adinaren inguruan dauden ideia, aurreiritzi eta estereotipoak erakutsi eta adibidez adieraziko ditu”. Hori horrela, Artolazabalek nabarmendu duenez, “zahartzearen ezaugarri nagusietako bat heterogeneotasuna da. Populazio-sektore horrek zenbait belaunalditako, generotako eta baldintzatako pertsonak biltzen ditu, eta haiek egoera historiko eta soziokultural anitzak bizi izan dituzte. Badakigu, gainera, gutako bakoitza modu batean eta erritmo batean zahartzen dela, barneko eta kanpoko faktoreetan oinarrituta. Hala ere, ageriko aniztasun hori gorabehera, zahartzaroa uniformizatzeko joera dago”, esan du.

“Dagoeneko ez dut horretarako adinik”

Bai Artolazabalek bai Gázquezek “nork bere buruari ezarritako bazterkeria” aipatu dute, adinekoak berak honako pentsamendu edo baieztapen hauen bidez bere buruari ezarritako bazterketa: “Dagoeneko ez dut horretarako adinik…”. Zehazki, 2022ko Agenda Nagusi parte hartzeko prozesuaren ondoriozko proposamenetan, “adinkeriaren katalogoa edo hiztegia” prestatzea dago. Eguneroko elkarrizketetan oso presente dauden adierazpenen bilketa batean datza, “adinkeria erakusten, nabarmentzen eta sendotzen” duten eta, beraz, “adinkeriaren esaldien hilerrira” deserritu beharreko adierazpenena. Egindako eztabaida- eta hausnarketa-foroetatik, adibide esanguratsuak irten dira, hala nola: “Gaztetan oso polita izango zen”, “Zer ongi zauden duzun adinerako”, “Nagusiegia/gazteegia zara…”…

2022ko Agenda Nagusiren helburua da, Beatriz Artolazabalen hitzetan, “adinaren inguruan hitz egiteko modu berria eraikitzea. Paternalismorik, sentsazionalismorik edo estereotipo mugatzailerik gabea”. Eta, gainera, “adinkeriari aurre egiten laguntzeko eta gizartea begiraden disdira ez itzaltzeaz sentsibilizatzen laguntzeko ekimenak elkarlanean diseinatzea» du xede.

Hausnarketa-foroetako parte-hartzaileek nabarmendu dute komunikabideek adinaz hitz egiteko modu berri hori diseinatzeko duten funtsezko eginkizuna. Hori horrela, “diskurtso mediatiko orekatuagoari forma emateak, adinekoen errealitate anitza islatzen duenak, lan partekatua” izan behar du, sailburuaren hitzetan.

Topaketan, azken eztabaida- eta hausnarketa-foroa Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen zuzendariak itxi du.