Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak lau ikertzaile ditu zientzia guztietako mundu mailako onenen artean

0

Aurreko urteetan bezala, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak lehen mailan jarraitzen du ikerketa klinikoan, bertako profesionalek Biocruces Bizkaia Osasun Institutuaren esparruan egiten duten lanari esker. Stanford Unibertsitateak (Kalifornia) argitaratutako zerrendaren arabera, Guillermo Ruiz Irastorza, Santiago Mintegi, Fernando Pérez eta Isabel Andia ikertzaileek leku nabarmena dute nazioartean.

Euskal Herriko Unibertsitatearen arabera: «Rankinga espezialitate honetako munduko ospetsuena da, Scopus datu basean jasotako informazioan oinarritzen da, eta argitalpen zientifikoen inpaktuarekin lotutako hainbat parametro aplikatuz formulatzen da: argitalpenen kopurua, beste zientzialari batzuek argitaratutako lanetan argitalpen horiek aipatu diren aldiak, beren lanen inpaktuaren beste adierazle batzuk, eta aurreko guztiak konbinatzen dituen azken adierazle bat. Gainera, alborapenak saihesteko, sailkapenak ikertzaile bakoitzaren metrikak alderatzeko aukera ematen du, beren burua aipatu duten aldiak ezabatuz».

Isabel Andia Santiago Mintegi

Informazio gehiago UPV/EHUren webgunean

Lotutako albistea