Osakidetzak Best in Class hiru sari jaso ditu

0
PRUEBA

BIC sariak jaso dituzte Bilbo- Basurtu ES/ak, Eskizofreniaren (Psikiatria) kategorian, eta Barrualde-Ga/dakao ES/ak, Asma Unitaterik onenaren eta Zainketa lntentsiboen Unitaterako Humanizazio Proiektu onenaren kategorian.

Gainera, Osakidetza finalista izan da beste 8 kategoriatan

2022ko Best in Class sarien irabazleen izenak bart eman ziren ezagutzera, Madrilgo ekitaldi batean. Sari horiek pazienteei ematen dieten arretan bikaintasuna bilatzen duten Lehen Mailako Arretako zentrorik onena, ospitalerik onena eta lurralde nazionaleko zerbitzurik eta unitaterik onenak aintzatesten dituzte, bai publikoak bai pribatuak.

Edizio honetan, Bilbo – Basurtu ESlko Psikiatria zerbitzuak hirugarren BIC saria eskuratu du -sariak sortu zirenetik-; oraingoan, Eskizofreniaren kategorian.

Azken urteotan, Basurtuko Psikiatria zerbitzua nabarmendu da terapia berriak ezarri direlako abordatze biologiko aurreratuan, hala nola Ketamina koadro erresistenteetan erabiltzea edo mantentzeko TEK (terapia elektrokonbultsiboa) erabiltzea, edo terapia-lanketa psikosoziala egitea metakognizio-taldeen bidez edo transferentzian ardaztutako  psikoterapia eta jokabide-terapi a dialektikoa

.aplikatuz. Gainera, garrantzitsua  da nabarmentzea Haur eta Nerabeen Psikiatriako espezialitate berria sortu dela, eta abian jarri direla Nerabeentzako Eguneko Ospitalea, Lehen Gertakari Psikotikoen programa edo erresilientzia, jokabide-nahasmendua edo eskola-problematika sustatzeko programak.

Edizio honetan saritutako Osakidetzaren bigarren erakur:idea Barrualde­ Galdakao ESla izan da, eta bi sari eskuratu ditu: bat, Asma Unitate onenari, eta bestea, Humanizazio proiekturik onenari.

Erakunde honen Asma Unitateak sari hau bigarren urtez jarraian jaso du, eta asmren inguruko kontsultei ematen die arreta, bai ospitalean bai erakundeko anbulatorioetan; haietan, kontsulta medíko espezifikoez gainera, erizaintzakoak ere badaude. Gainera, eguneko ospitale bat du eta, bertan, asmarako tratamendu biologikoak ematen dira.

Unitate honen indarguf1een artean, larrialdietako pazientearentzako telefono bidezko asistentzia nabarmentzen da; haren bidez, gaizkiagotze larrien kopurua murriztu da, eta sintomen larritasunari aurrea hartzen zaio eta, hala, ospitalizazioak eta Larrialdietako zerbitzuetara egiten diren bisitak murrizten dira. Nabarmendu behar da, era berean, Asmaren Asistentzia Sarea abian jarri dela, Lehen Mélilako Arretarekin elkarlanean. Hark aukera eman du paziente asmatikoaren kontrola hobetzeko arreta koordinatuko eta integraleko eredu bat ezartzeko eta asistentzia-zirkuitu bat zehazteko, diagnostikorako, kontrolerako eta tratamendurako baterako irizpideak dituena eta, hala, arretarekin jarraitzea ziurtatzeko. Horren guztiaren ondorioz, hobeto kontrola daitezke tratatutako pertsona asmatikoak, eta hura ezinbestekoa da; izan ere, «pazienteen % 50 gaizki kontrolatuta daudela zenbatesten da eta, hala, tratamendu pertsonalizatuak ematen dira, eskuragarri dauden azken terapia eta sendagaiei esker», esan du Isabel Urrutia Asma Unitateko medikuak.

Erakunde honen sarietan bigarrena Zainketa lntentsiboen Unitaterako Humanizazio Proiektuak  jaso du. Unitate horrek -HU-CI = Zainketa lntentsiboak Humanizatzea proiektuak eta AENORek sustatua- humanizazio­ prozesua egiaztatu du, oraintsu.

Bai egiaztagiriak bai BIC sariak egindako bidea eta Unitatetik igarotzen diren pertsona guztien ongizatearen hobekuntza aintzatesten dute; izan ere, zainketa intentsiboak humanizatzeak pertsonak oinarri dituen zainketen aldeko apustu egitea esan nahi du.

2016an zerbitzu horren Humanizazio Batzordea abian jarri zenetik, urrats ugari eman dira profesional, paziente eta senitartekoen parte-hartzean oinarritzen den humanizazio-prozesu hori finkatzeko. Ezarri dituzten neurrien artean, nabarmentzekoak dira bisita-ordutegiak zabaldu direla, senitartekoentzako gida bat argitaratu dela, atseden-gela egokitu dela eta gaueko atsedena hobetzeko protokoloak egin direla, besteak beste.

Aurten ere, Euskadi presente egon da Estatu-mailako osasun-erakunde onenei ematen zaizkien aintzatespen horietan; izan ere, hiru sari horiek jasotzeaz ez ezik, finalista ere izan da beste zortzi kategoriatan.

Best in Class sariak Gaceta Médicak -Contenidos e Información de Salud argitaletxearen argitalpena- eta Rey Juan Carlos Unibertsitateko Berrikuntza eta Kudeaketa Sanitarioko Katedrak sustatutako ekimen bat da. XII. edizio honetan, ICAP indizearen (Pazientearentzako Asistentzia Kalitatearen lndizea, Rey Juan Carlos Unibertsitateko Berrikuntza eta Kudeaketa Sanitarioko Katedrak prestatua) araberako 37 sari banatu dira, eta haiek zehazten dute herrialdeko pazienteentzako arretan kalitate onena zer zentrok ematen duten. Beste zazpi sari berezi ere badira.