• Ekintza hau Eusko Jaurlaritzak sustatutako BASQUE GREEN DEAL-Euskadiko Itun Berdea ekimenaren barruko Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Estrategiaren barruan dago.
• Berriki elikagaien xahuketa kuantifikatzeko azterketa egin da, eta HORECA kanala nahiz banaketa Euskadin xahutzen diren elikagai guztien % 9,5 eta % 20,4 dira.
• Bilbao Dendak elkarteko bazkide diren Bilboko 9 merkataritza- eta ostalaritza-enpresek proiektu pilotu batean parte hartuko dute prebentziotik hasita dohaintza moduan berrerabili arte soberakinak kudeatzeko.
Elikagaien xahuketa munduko arazorik larrienetako bat da, batez ere gizarte aurreratuetan. Dena den, ondorio globalak ditu ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen eremuan.
NBEk Garapen Jasangarrirako Helburuen artean du 2030. urtean xahuketa erdira murriztea. Erronka hori bere gain hartzen du Europako Itun Berdeak Baserritik Mahaira estrategiaren bitartez. Euskadi arazo larriaz jakitun da, eta Basque Green Dealen esparruan 2018an abian jarri zuen Euskadiko Elikakatean xahuketa murrizteko estrategia.
Berriki Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Ingurumen eta Jasangarritasun Sailak Elikaren bidez egindako azterlana aurkeztu zen. Azterlan hori aitzindaria da Estatuan eta Europan Euskadiko nekazaritzako elikagaien sistema guztian elikagaien xahuketa neurtzeko orduan.
Azterlaneko dituen ondorioen arabera, nekazaritzako elikakate guztian (lehen sektorea, eraldaketa, banaketa HORECA eta etxeak) Euskadin guztira urteko 311.792 tona elikagai-xahutu (jangaiak eta jangaiak ez direnak) sortu ziren. Batez beste pertsona eta urte bakoitzeko 142 kilo dira. Horietatik 13,51 kg/pertsona/urte HORECA kanalari dagozkio eta 29 kg/pertsona/urte banaketari. Banaketan, HORECAn eta etxeetan xahuketaren % 37 inguru (40 kg/pertsona/urte) JANGAIAK lirateke.
Kuantifikazio honi esker, prebenitu ahal izango dugu. Izan ere, prebentzio hori gure erabileren hierarkian murrizteko mekanismo nagusia da. Horrez gain, eragile guztien artean etengabeko elkarrizketa definituko dugu, erantzunkide baitira arazoan eta etorkizuneko konponbideetan. Hala, Euskadiko elikadura sistema guztiaren laguntza beharko da.
Azterlanak aditzera eman digu banaketaren sektorean, zeinetan saltokien % 80 txikizkakoak diren, xahuketa sortzeko arrazoiak % 78an saihets daitezkeela (iraungitzeko eta kontsumo lehenetsiaren datak, manipulazio desegokia, etab.). HORECA sektoreari dagokionez, % 90 janarien zerbitzuak dira, eta % 10 janari-zerbitzua duten ostatuak. Ikusi dugu hemen ere xahuketaren % 60 saihets daitekeela.
Proiektu pilotua
Aurkeztutako proiektu pilotuaren helburua da elikagai-soberakinei balioa ematea, eta, horretarako, zeharkako prozesu osora jotzea. Horren bidez, parte hartuko duten 9 enpresatan aztertzen hasi eta konponbidea ezartzean amaituko da. Enpresa horietan zenbait azpisektore ordezkatuta daude: jatetxeak, cateringak, gozotegiak, okindegiak, fruta-dendak eta urdaitegiak.
Metodologiari erreparatuz, lehenengo fasean xahuketaren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa egingo da. Xede horrez, arrazoiak monitorizatu, karakterizatu eta aztertuko dira. Bigarren fasean prozesuak diseinatzearen bidez soberakinen dohaintza-proiektuaren bideragarritasuna eta diseinua, bai eta balizko eragina ere izango dira aztergai. Hirugarren fasean proiektua pilotatu eta baliozkotuko da.
Azken emaitza izango da enpresa partaideek xahuketa murrizteko eta soberakinak kudeatzeko plana egin ahal izatea. Bestelako antzeko enpresek eredutzat hartuko dute, eta oso erabilgarria suertatuko da elikagaien galerak eta xahuketa prebenitzeko etorkizuneko legea aintzat hartuta. Une honetan Kongresuan izapidetzen ari da, eta 2023. urtean indarrean sartzea aurreikusita dago. Lege berriaren arabera, elikagaien enpresa guztiek elikagaien soberakinak kudeatzeko plana izan beharko dute.
Enpresa partaideak:
Yandiola jatetxea
Gaminiz jatetxea
Ein Prosit (Thate)
Café bar Iruña
Catering Iruña
Don Manuel gozotegia
Bizkarra
All Natural fruta-denda
La Moderna urdaitegia
La Karmela jatetxea
Enpresa laguntzailea: Oreka Circular Economy