Segurtasun sailak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu du Erandioko egoitzan

0
PRUEBA

Izaskun Urien Giza Baliabideen zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzako burua Segurtasun Sailak antolatutako ekitaldiaren buru izan dira Euskararen Nazioarteko Egunean.

Izaskun Urien Giza Baliabideen zuzendariak bertaratuak agurtu ondoren, euskarak aurten izan dituen mugarriak aipatu ditu: Korrika, Euskaraldia eta Euskara Legearen 40. urteurrena. Halaber, euskararen erabilera handitzeko premia nabarmendu du; ez Euskararen Egunean edo Euskaraldian soil-soilik, baizik eta urteko egun guztietan. Jarraian, Josu Bujanda Ertzaintzako buruak ertzainen belaunaldi berriak euskaldunagoak direla aipatu du, eta horrek eremu euskaldunenetan duen garrantzia azpimarratu, herritarren eskubideak bermatze aldera.

Hasierako hitzen ostean, Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala irakurri dute, Euskaraldiko ariguneetako lau ordezkarik; hain zuzen ere, Mari Mar Alonsok, Txema Undak,  Sara Fernandezek eta Jon Hernanik.

Ondoren, Ertzaintzako Euskara Planaren baitan Arkauteko Akademiako egindako bideoaren emanaldia egin da, eta bertan ertzain ugariren esperientzia euskara-munduarekin azaldu dira.

Bideoaren emanaldia eta gero, bideoko parte-hartzaile Elisabeth Arruti Gipuzkoako AKZko kideak, Jordi Estanyol Zaintza eta Erreskate Unitateko kideak eta Ana Sanchez Brigada Mugikorreko unitateburuak euskararen normalizazioan Ertzaintzan bizitako esperientziak azaldu dituzte. Lehenengoa bee Unitatean Euskara Planak izandako lorpenei buruz mintzatu da. Bigarrenak, bere aldetik, hizkuntza-ohiturak aldatzearen garrantzia jarri du erdigunean. Azkenak, besteak beste, lanak euskara praktikatzeko ematen duen aukera azpimarratu du.