Aleiko esparruan alokairuko 60 BOE sustatzeko Irungo udalarekin egindako hitzarmenak oniritzia jaso du

0

Gobernu Kontseiluak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburu Iñaki Arriolak eskatuta, Aleiko esparruan alokairu-erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzen sustapen bat garatzeko Irungo Udalarekin hitzarmen bat sinatzea baimendu du.

Akordio horri esker, Etxebizitza Sailak 60 BOE eraiki ahal izango ditu, eta hartzaileak Gipuzkoako udalerri horretan erroldatutako pertsonak izango dira nagusiki.

Azken urteotan, Eusko Jaurlaritzak 160 BOE eta zuzkidura-bizitoki baino gehiago eraiki ditu Irunen, Udalarekin sinatutako hainbat hitzarmenen bidez.