Memoria eraikiz: GAL 1983

0

Noiz: osteguna, abenduaren 15a

Non: Gogoraren egoitzan. María Díaz de Haro 3, Bilbo

Ordua: 18:00

Parte hartuko dutenak

  • Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria
  • Maite Ibañez dokumentalaren egilea (NewMedia)
  • Karmen Galdeano, Xabier Galdeano zenaren alaba, zeina GALek hil zuen 1985ean

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, Gogorak, ‘Memoria eraikiz: GAL 1983’ dokumentalaren emanaldia antolatu du, datorren abenduaren 15ean, 18:00etan, Bilbon.

New Media ekoiztetxearen dokumentala ikusi ostean, solasaldia egingo da, Aintzane Ezenarro, Gogoraren zuzendariak gidatuta, eta bertan parte hartuko dute ikus-entzunezko lanaren egileak, Maite Ibañezek, eta Karmen Galdeanok, GALen biktima den Xabier Galdeanoren alabak. GAL talde terroristak, Galdeano hil zuen 1985ean, Donibane Lohizunen.

Dokumental hau, Gogoraren eta EITBren arteko hitzarmenaren baitan kokatzen da, ‘Memoria eraikiz’ izenburupean, memoriaren berreskurapena eta transmisioa helburu dituen ikus-entzunezko lanak ekoizteko.