Chivitek memoria historikoaren inguruko hezkuntza lana indartzearen alde egin du

0
Visita oficial de La Presidenta de Navarra, Marнa Chivite al PVisita oficial de La Presidenta de Navarra, Marнa Chivite al Parque de la Memoria de Buenos Aires– Monumento a las víctimas del terrorismo de Estado

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak memoria historikoarekin lotutako lan didaktiko eta hezitzailea indartzearen alde egin du ostegun honetan Buenos Airesen, «etorkizuneko belaunaldiek gertatutakoa ezagutu dezaten, berriro errepika ez dadin».

Argentinara egin duen bidaia instituzionalaren lehen egunean, Chivite Lehendakariak Buenos Airesko Memoriaren Parkea bisitatu du. Parke horrek diktadura militarrean atxilotu, desagertu eta eraildako pertsonak gogorarazten ditu, horien artean Andres Armendariz gaztea, Obanosekoa, 28 urterekin hil zutena 1977an.