‘Janaria ez da botatzen’, Elikaren kanpainaren goiburua

0
Holidays Christmas feast on the table
PRUEBA

Elikagaien Xahuketaren Aurkako Euskal Plataformak, non Kontsumobidek eta Elikak parte hartzen duten, «Janaria ez da botatzen» lelopean sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian.

Zalantzarik gabe, sasoi honetan elikagaien xahuketa areagotu egiten da gure etxeetan. “Hobe soberan faltan baino” ez da ideia ona, eta beharrezkoa da gutako bakoitzak gure ekarpena egitea, behar baino gehiago ez gastatzeko eta kontsumitzeko plana egitea eta elikagaiak aprobetxatzen jakitea.

Kanpaina abenduaren 22ra arte egingo da, eta sare sozialetan, irratian, markesinetan eta hiri-altzarietan egongo da. Gainera, Tolosako Ama jatetxeko Javier Riveroren lankidetza ere badu. Duela gutxi, 50 Nexten artean sartu dute Javier Rivero, gastronomiaren munduko promesen artean. Sukaldari horrek janaria aprobetxatzea lagunduko diguten errezetak eskainiko dizkigu, bai eta xahutzea saihesteko plangintza- eta antolaketa-aholkuak ere.

Euskadiko elikagaien xahuketari buruzko azterlanean lortutako datuen berri uztailean eman ziren eta kanpainaren bidez ezagutarazi egingo dira.

Kanpainako materialak eskuragarri daude, erabili nahi dituenarentzat, Elikagaien Xahuketaren Aurkako Euskal Plataformaren webgunean.