Euskadiko gazteen erdiak ahalik eta gehien erraztuko luke etorkinak sartzea (% 50,3)

0
PRUEBA

Abenduaren 18an Pertsona Migranteen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak zenbait datu aurkezten ditu Euskadin bizi diren atzerritarren kopuruaren eta migrazio-politika egokienaren gainean Euskadiko gazteek duten pertzepzioari buruz.

Euskadiko gazteen % 17,4k uste du etorkin gehiegi bizi direla gure autonomia-erkidegoan. Gehiago dira uste dutenak dezente daudela, baina ez gehiegi (% 62,7), eta beste % 9,8k, aldiz, gutxi direla uste dute.

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen banaketa, gure autonomia-erkidegoan bizi diren etorkinen kopuruari buruz duten pertzepzioaren arabera (%)

Etorkin gehiegi daudela uste dutenen ehunekoak gora egin du 2020. urtearekin alderatuta, baina 2004-2016 aldian erregistratutakoa baino txikiagoa izaten jarraitzen du.

Euskadin atzerritar gehiegi daudela uste duten 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoaren bilakaera (%)

Migrazio-politikarik egokiena zein izan beharko litzatekeen galdetuta, gazteen % 50,3k uste du ahalik eta gehien erraztu beharko litzatekeela etorkinen sarrera; % 35,3k uste du lan-kontratua dutenei bakarrik erraztu beharko litzaiekeela sarrera, eta % 1,5ek soilik debekatuko luke etorkinak sartzea; gainerako % 12,8k, berriz, ez daki edo nahiago du ez erantzutea.

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen banaketa, migrazio-politika egokienari buruz duten iritziaren arabera (%)

Etorkinen sarrera debekatuko luketen gazteen ehunekoa txikiagoa da 2020an eta 2022an, aurreko neurketa guztietan baino.

Atzerriko etorkinen sarrera debekatuko luketen Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoaren bilakaera (%)