Eusko Jaurlaritzak, kudeaketa aurreratua eta berrikuntza sustatzeko, «Euskalit» sariak banatzen dizkie 25 erakunderi

0

Arantxa Tapia (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumena), Beatriz Artolazabal (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak), Gotzone Sagardui (Osasuna) eta Jorge Arevalo (Hezkuntza) sailburordek, gaur arratsaldean, Kudeaketa Aurreratuko EAEko Sariak banatzeko ekitaldian parte hartu dute. Sari horiek urtero ematen ditu Eusko Jaurlaritzak, EAEko erakundeetan Kudeaketa Aurreratua sustatzeko EUSKALIT fundazioaren bidez.

José Luis Díaz Euskaliteko patronatuko presidenteak, Patxi Pardo Euskaliteko zuzendariak, eta Gorka Iturriagak (Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria) ere parte hartu dute ekitaldian; hura Xabier Usabiagak aurkeztu du. Topaketan, zortzi erakunderi banatu zaizkie sariak, eta haiek izango dira EAE Kazajstánen ordezkatuko dutenak, 2022ko QIA – Quality Innovation Award-etan.

Kategoriak

Kudeaketa Aurreratuaren EAEko Sariak EAEko erakunde aurreratuenak eta kudeaketa-jardunbide egokienak dituztenak aintzatesten ditu, eta hiru kategoriatan sanatzen da.

KUDEAKETA AURRERATUAREN EAE-KO SARIA; EAEko kudeaketari eskaintzen zaion sari nagusia da, eta aurreko edizioetan Kudeaketa Aurreratuaren “A” aintzatespenetan Urrea lortu dutenek eta, gainera, kudeaketa-elementu batean kanpo-ebaluazio berezia gainditu dutenek baino ezin dute jaso. Honako hauek jaso dute: Elika Fundazioa, Santa María de Artagan ikastetxea, Somorrostro Irakas Gunea eta Osakidetzako Tolosaldea ESIa.

KUDEAKETA AURRERATUKO “A” AINTZATESPENAK, Zilarrezko kategorian, honako hauei banatu zaizkie: Industrial Prosertek SL enpresa eta Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea, El Regato Ikastetxea eta Colegio Ave María Ikastetxea. Brontzezko A honako hauek jaso dute:  Labekoa Industrial SL, Talleres Arrieta SA, Codesyntax, Neurtek Instruments eta Intermodal Forwarding SL industria-sektorean; Fundación Eragintza hirugarren sektore sozialean; Unión Deportiva la Merced eta Artxandako Mertzedetarrak Kirol Kluba kirol-sektorean, eta Gernika-Lumoko Turismo Bulegoa turismo-arloan. Sari horiek Kudeaketa Aurreratuko Kluberako sarbidea ematen dute; hark erakundeen aukerako talde bat batzen du. Taldekideek helburu bera dute: kideen artean informazioa eta ezagutza trukatzea, haien kudeaketa hobetzen jarraitzeko.

KUDEAKETA AURRERATUEN DIPLOMAK 38 entitateri banatu zaizkie, EUSKALITen kanpo-kontrastea egin ondoren; Kudeaketa Aurreratua eratzen duten elementuak garatzeko duten konpromisoa erakutsi dute.

2022ko QIA sarien EAEko finalistak honako hauek izan dira: Osakidetzaren TOLOSALDEA ESIa, ITP Aero, Cyber Surgery, Somorrostro, Nazaret eta Zabalburu Lanbide Heziketa, UPV/EHU (Ikasleen Zuzendaritza), Spouted Bed Solutions, RKL Integral eta Estampaciones Rubi. Entitate horiek EAE ordezkatuko dute 2022ko Quality Innovation Award sarietan, eta nazioarteko fase horretan lehiatuko dira. Gaur, tokiko edo EAEko fasearen garaileen aintzatespena jaso dute.

Euskalit

EUSKALIT Quality Innovation Award (QIA) sarien Antolaketa Batzordea eratzen duten nazioarteko 20 partnerretako bat da; sari hori berrikuntzaren kudeaketaren eta sustapenaren inguruko aintzatespen bat da. Lehiaketa hori 2007an sortu zuen Excellence Finland-ek, produktu-, prozesu- eta antolaketa-berrikuntzak sortzea eta garatzea sustatzeko, eta, EAEn, Innobasque, Unibasq eta Ihoberen lankidetza du hautagaitzak zabaltzeko eta ebaluatzeko.

Euskalit fundazio gisa eratutako erakunde-talde bat da; Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, Kudeaketa Aurreratua sustatzeko eta, hala, lehiakortasun eta gaitasun berritzailean eta EAEren garapen jasangarrian laguntzeko, erabilgarritasunaren, efizientziaren eta hurbiltasunaren bidez.