Indarkeria matxisten biktima-bizirauleei harrera eta akonpainamendua egiteko gida

0

Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak, hainbat elkarteren aholkularitzarekin batera, Indarkeria matxisten biktima-bizirauleei harrera eta akonpainamendua egiteko gida prestatu du.

Gida hau emakumeen elkarteek eta kolektibo feministek Donostiako Udalari egindako eskaera batetik sortu da. Elkarteak funtsezko eragileak dira indarkeriaren aurkako borrokan, eta harreman zuzena dute emakumeekin; harreman horretan, emakume bizirauleei arreta emateko dauden baliabide eta zerbitzu guztiak ondo ezagutzeko beharra antzeman dute.

Gida honen bidez, arreta egokia, pertsonalizatua eta ahalik eta informazio gehien emango duen tresna bat eskaini nahi da.

Gida honetan zehaztuta daude:

  • Indarkeria matxista motak,
  • Emakumeek sufritu ditzaketen egoera ezberdinak,
  • Indarkeria horiek jasaten ari diren emakumeei nola lagundu dakiekeen,
  • Zer baliabide eta zerbitzu dauden.

Aldi berean, laguntza prozesu honetan baliagarriak izan daitezkeen gomendioak, jarraibideak eta bideoak ematen dira.

Sailak Donostiako Emakumeen Etxearen, Lagael-en, Txiki Txoko-ren (Arrats), Gipuzkoako Emakume Bananduen Elkartearen, ASADE-ren, Emigr@s sin fronteras-en, Mariren Alaben eta Haurralde Fundazioaren laguntza izan du.

Gida modu fisikoan dago eskuragarri Emakumeen Etxean behar duenarentzat; hala ere, formatu digitala estekera sartuta deskarga daiteke.