Txistularien lan poltsa handitzeko 2022ko deialdia

0

Deialdi honen xedea da «Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola» Udal Erakunde Autonomoko (UEA) txistulari espezialitateetako lan poltsak handitzeko hautagaiak hautatzea, aldi baterako langile beharrak betetzeko.

Lanpostu hauei dagozkien Lan Poltsak handituko dira:

  • Txistularia (Txistua)
  • Txistularia (Perkusioa-Bateria)
  • Txistularia (Tronpeta)
  • Txistularia (Txistua-Baxu Elektrikoa)
  • Txistularia (Txistua-Pianoa)
  • Txistularia (Txistua-Flauta eztia)

Lanpostuaren eginkizun nagusiak Txistulari Taldearen emanaldietako interpretatzailea izatea eta musikako eskolak prestatzea eta ematea Eskolan izango dira. Berariazko zereginak, aldiz, zuzendaritzak adierazitako entsegu eta kontzertuetan parte hartzea, eta azkar erantzutea interpretazio artistiko egokienari buruz emandako jarraibideei, entsegu pertsonalerako aurreikusitako ordutegian, zuzendariak ezarritako programak prestatzea eta, aipatutako prestakuntza bitartez, betetze maila ona mantentzea, taldeak erraztasunez aurre egin diezaien dagozkion emanaldi mota guztiei eta lanpostuaren funtzioei dagozkien beste zeregin batzuk.

Oposizioa izango da hautaketa sistema. Hautaketa-prozesua gaindi tzen duten per tso nak lan poltsetan sartuko dira, puntuazio ordenaren arabera, indarrean dagoen zerrenda osatzen duten pertsonen ondoren.

Onartua izateko, izangaiak parte hartu ahal izateko eskatutako betebehar guzti-guztiak bete tzen dituela adierazi behar du eskabidean. Adierazpen hori izangai bakoi tzak bere ardurapean egingo du, eta onartuen zerrendan ager tze ak ez du esan nahi betekizun horiek bete tzen dituela onar tzen zaionik. Beraz, Udalaren Musika eta Dan tza Eskolak eskubidea du izangaia hautaketa prozesutik eta sor tzen den lan pol tsa tik at uzteko, baldinizangaiak eska tzen zaion unean betekizunak bete tzen dituela froga tzen ez badu.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, dagokion udal organoak ebazpena emango du, eta ebazpenean ontzat emango da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda. Bost lan eguneko epea emango da akatsak edo izan gaiak baztertze a eragin duten hutse giteak zuzentzeko, edo zerrenden aurkako erreklamazioak egiteko.

Ebazpen horretan izendatuko dira epaimahaiko kideak, eta zehaztuko dira probaren eguna eta tokia. Hori guztia argitaratuko da Musika eta Dan tza Eskolako iragarki taulan eta www.donostiaeskola.eus helbide elektronikoan.

Deialdiaren gainerako iragarkiak aipatutako hedabideetan argitaratuko dira.

Informazio gehiago: https://labur.eus/QwB10

2022/12/13-an argitaratua