Eusko Jaurlaritzak 8.000 identifikazio-eskumuturreko baino gehiago banatuko dizkie boluntario-elkarteei

0
  • Materiala Euskadiko babes zibileko 26 elkarte eta erakundeen artean banatuko da
  • Eskumuturrekoak haur asko dauden elkarretaratze handietan, ekitaldi ludikoetan eta jaietan banatzeko dira

Eusko Jaurlaritzak 8.750 identifikazio-eskumuturreko banatuko dizkie datozen egunotan Euskadiko babes zibileko 26 elkarteri, kolektiboari larrialdietarako materiala banatzeko 2020an hasitako kanpainarekin jarraituz. Oraingoan 112ren anagrama duten adingabeentzako identifikazio-eskumuturrekoak banatuko ditu, oso baliagarriak direnak haur asko egoten diren elkarretaratze eta ekitaldi handietan.

Horrekin, Euskadiko boluntario-elkarteek 2022an 22.000 bat identifikazio-eskumuturreko eta larrialdi-egoeretarako 50 segurtasun-kasko jasoko ditu. Funtzio anitzeko kasko horiek eranskailu islatzailez, lanpara-euskarriz eta betaurrekoz hornituak daude eta eremu irekietako suteetan eta hiri-eremuko, landa-eremuko eta mendiko erreskateetan erabiltzeko modukoak dira.

Boluntarioen elkarteak ezinbestekoak dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, herritarrek babes zibileko lanetan parte-hartzea bideratzen baitute. Haien laguntza desinteresatuari, konpromisoari eta kualifikazio altuari esker, gure Erkidegoak segurtasun-maila handiagoa du.

Gaur egun 400 baino gehiago dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko elkarte eta erakundeetan dauden Euskadiko boluntarioak.