Beatriz Artolazabalek Eduardo Ávila Kolonbiako Enbaxadore berria hartu du

0

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak bilera bat izan du gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan, Eduardo Avila Kolonbiako enbaxadorearekin, Gizarte Politikekin, Migrazioekin eta Justiziarekin lotutako hainbat gai jorratzeko.

Pilar Gómez Valderrama Kolonbiak Bilbon duen kontsul-ordezkariak, Andrés Dordóniz kontsul laguntzaileak, Lide Amilibia sailburuordeak eta Xabier Legarreta Migrazioen zuzendariak lagunduta, bi ordezkaritzek Euskadin bizi den kolonbiar komunitatearen jarduerari buruzko hainbat alderdi azaldu dituzte.