Eusko Jaurlaritzak 1,2 miloi eurotan handituko du Guggenheim Bilbao Museoan parte hartzea artelanak erosteko helburuarekin

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu duenez Eusko Jaurlaritzak 1.249.499 euro gehiago bideratuko ditu “Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporánea de Bilbao, S.L.” erantzukizun mugatuko sozietatearen kapital-gehikuntzara. Sozietatearen helburua edozelako arte-lan eta sorkuntza motak eskuratu eta ustiatzea da, baita arte-erakusketak eta erakustaldian antolatzea ere.

Urrian egindako ez-ohiko batzar orokorrean onartu zen 2022an Bilboko Guggenheim Museoaren bilduma propioko eskuratze-programari ekiteko kapital gehikuntza bat. Horrela museoaren funtsa handitzen da eta, era horretan, museoak gizarteari egiten dion ekarpena indartzen da. Horrela Eusko Jaurlaritzak 1,2 milioi euro gehiago bideratuko ditu helburu horretara. Gehikuntzaren ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sozietatearen kapitalean 59,4 milioi euroko parte hartzea izango du, hau da, orain arte bezala kapital sozialaren %50a. Gainontzeko %50-a Bizkaiko Foru Aldundiarena da.

Gehikuntzaren ondorioz “Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporánea de Bilbao, S.L.” sozietatearen estatutuen 6.artikulua ere moldatuko da kapital sozialaren zifra berria zehazteko.