Eusko Jaurlaritzak 13 milioi euro banatuko ditu dirulaguntzetan EAEko ia 70 hedabideren artean

0

Eusko Jaurlaritzak 13.694.000 euro bideratu ditu aurten Euskadiko hedabideen sektoreari zuzendutako dirulaguntzetara. Batetik sei milioi euro bideratu dira Euskal Autonomia Erkidegoko orotariko komunikabideetara edo Euskadin lan egiten duten hedabideetara, horien sostengu ekonomikoan eta desinformazioaren aurkako borrokan laguntzeko.  Bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak hiru urtean 12,7 milioi euro emango dizkie euskara hutsezko hedabideei (2019-2021 deialdian baino % 5 gehiago) euskararen normalizaziorako eta erabilera sustatzeko funtsezko eragile diren aldetik.

Eguneroko informazioa ematen duten komunikabideak

Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euro banatuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko orotariko komunikabideei edo Euskadin lan egiten duten hedabideei zuzendutako dirulaguntzetan. Deialdi honek kontuan hartzen du komunikabide profesionalek egunero egiten duten lana herritarren informazio egiazkoa eta egiaztatua izateko eskubidea bermatua egon dadin. Interes orokorreko informazio-lan hori are beharrezkoagoa eta nabarmenagoa izan zen Covid-19aren pandemian. Baina, hain zuzen, une horretan, komunikabideek diru-sarreren beherakada handia izan zuten, bai salmentengatik, bai publizitateagatik.

Honako hauek dira dirulaguntza jasoko duten hedabideak:

HEDABIDEA  DIRULAGUNTZA
EL CORREO 1.783.281,73 €
DIARIO VASCO 876.160,99 €
SER 643.962,85 €
DEIA 547.987,62 €
GARA 309.597,52 €
BERRIA 287.925,70 €
NERVIÓN-GORBEA 278.637,77 €
COPE 201.238,39 €
NOTICIAS DE GIPUZKOA 182.662,54 €
ONDA CERO 142.414,86 €
DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA 139.318,89 €
ELDIARIO.ES 133.126,94 €
GRUPO TELEBILBAO/TELEDONOSTIA/TELEVITORIA 126.934,98 €
ONDA VASCA 83.591,33 €
GRUPO INFOSARE 49.535,60 €
HAMAIKA 43.343,65 €
HERRI IRRATIA – RADIO POPULAR 37.151,70 €
HITZA.EUS/ATARIA.EUS 34.055,73 €
TELE7 34.055,73 €
GOIENA 30.959,75 €
RADIO 7 18.575,85 €
BIZKAIA IRRATIA 15.479,88 €
GUZTIRA 6.000.000 euro

Euskara hutsezko hedabideak

 Euskara hutsezko hedabideen deialdian Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira 45 komunikabide lagunduko ditu diruz. Urte anitzeko deialdia da (2022-2024), 2017an euskarazko hedabideen sektorearekin lortutako akordioa oinarri duena, eta 2022ko martxoan eguneratua. Hiru urtean 12,7 milioi euro esleituko dira, urtero 4.258.000 euro. Honako multzotan banatzen dira:

  1. Euskadi osora zuzendutako argitalpenak edo aldizkariak, orotarikoak zein espezializatuak.

 

HEDABIDEA DIRULAGUNTZA
EDICIÓN DE LA REVISTA EUSKAL HERRIKO NATURA 66.570
GO!AZEN ALDIZKARIA 30.000
BERTSOLARI ALDIZKARIA ETA BERTSOLARI.EUS 2022-2024 123.000
KARMEL 45.000
GAZTEZULO 398.078
EKAI CENTER ALDIZKARIA 100.712
ELHUYAR ALDIZKARIA 131.485
XABIROI KOMIKIA 141.374
GAZTEON KZ 221.578
EKONOMIAREN KZ 264.541
AIZU! ALDIZKARIA 251.212
eWorld aldizkaria – DIGITAL GENERATION 135.774
BIDAIARI ALDIZKARIA PAPERA+ON LINE 273.528
GAUR8 ASTEKARIA+ON LINE 633.682
IRRIA ALDIZKARIA 231.303
Jakin aldizkaria paperean eta web-gunean 215.668
ARGIA Komunikazio proiektua 1.545.480
111 ALDIZKARIA 60.290
EGAN aldizkariaren argitalpene 28.461
Gazteberri Aldizkaria 471.750
±18 Presta ezazu zure etorkizuna 46.621
BAT SOZIOLINGUISTIKA ALDIZKARIA 75.750
UZTARO, Giza eta Gizarte Zientzien Aldizkaria 71.595
Unibertsitateko aldizkaria 113.186
HIK HASI EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA 193.205
HAZI HEZI ALDIZKARIA 115.157
 GUZTIRA 5.985.000  euro

 

  1. Tokiko Irratiak:

 

HEDABIDEA DIRULAGUNTZA
ARABA IRRATIA SL 157.792
ARRATE IRRATIA SL 302.709
ASOCIACION ONG PAUSU MEDIA ASOCIACION PARA EL DESARROLLO DE LAS 189.180
EUSKAL IRRATI ZERBITZUAK SL 553.514
ZADORRA IRRATIA ELKARTEA 105.000
 GUZTIRA 1.308.195 euro

 

  1. Tokiko telebistak:
HEDABIDEA DIRULAGUNTZA
BILBO HANDIA IKUSENTZUNEZKOAK SA 935.532
BUSTURIALDE’KO IRRATI TELEBISTA SL 449.664
DONOSTIALDEA IKUSENTZUNEZKOAK SA 935.532
GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA, KOOP. E. 818.400
GOIHERRIKO IKUSKARI SL 520.329
TOLOSAKO KOMUNIKABIDEAK SL 520.329
UROLAKO KOMUNIKAZIO TALDEA SKOOP ELKARTEA 340.464
 GUZTIRA 4.520.250 euro

 

  1. Hedabide digitalak:

 

HEDABIDEA DIRULAGUNTZA
MONDRABERRI 30.000
URIOLA 57.000
Sustatu 87.862
TTAP aldizkari digitala 296.557
ZUT 100.256
zarauzkohitza.eus 251.778
ZUZEU orainkaria 137.297
 GUZTIRA 960.750 euro

 

Euskara hutsezko hedabideen sektorea sendotzen eta hauei beraien jardunean laguntzeko helburu berarekin, deialdi honi gehitu behar zaio Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Berriari ematen dion zuzeneko dirulaguntza izenduna, EAE osoan estaldura duen euskarazko egunkari orokor bakarra den aldetik. Berriak jasotzen duen dirulaguntza 2.436.000 milioi eurokoa da urtean (7.308.000 euro 2022-2024 bitartean).

Azkenik, hirugarren laguntza-multzo batean, nagusiki gaztelaniaz argitaratzen duten komunikabideei zuzendutako dirulaguntzen deialdia dago, eskaintzen dituzten edukietan euskararen presentzia sustatzea helburu duena. Deialdi horretara milioi bat euro bideratzen da.