PRUEBA
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin sinatutako hitzarmen baten bidez, 760.000 euro gehiago bideratuko ditu euskarazko ikus-entzunezkoak ekoiztera. Horrela, ikus-entzunezko produkziorako deialdiaren guztizko zenbatekoa 3.190.000 eurokoa izango da.
Gobernu Kontseiluak 2.430.000 milioi euro onartu zituen martxoan, iaz baino 70.000 euro gehiago, ikus-entzunezko proiektuak bultzatzeko. Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin sinatutako akordioaren bidez, zenbateko hori 760.395 euro handituko da, eta kopuru hori osorik euskarazko jatorrizko bertsioa duten proiektuetarako izango da. Horrela, 3.190.000 euroak honela banatuko dira:
- Film luzeen produkziorako laguntzak: 2,93 miloi euroko aurrekontua honela banatuko da:
- Zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak:1.620.395 euroko aurrekontua 60 minutu edo gehiagoko iraupena duten eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako diren obrak finantzatzeko erabiliko da.
- Aurrekontu txikiko zinemarako diren fikziozko film luzeen produkziorako laguntzak: Aurrekontua 300.000 euro baino txikiagoa duten lanak finantzatuko dira beti ere jatorrizko bertsioa euskarazkoa badute. Guztira 250. 000 euroko aurrekontua du atal honek.
- Zinemarako diren animaziozko film luzeen produkziorako laguntzak: 600.000 euro bideratuko dira edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak egitea sustatzeko.
- Sortze-dokumental film luzeen produkziorako laguntzak: Edozein hizkuntzatan dauden sortze-dokumental luzeak egitea sustatuko da. Errealitatetik hartutako gaia duten proiektuak izan beharko dira, originalak eta gai zehatz bati buruzko ikerketa edo azterlana beti ere gutxienez merkataritza-ordu beteko iraupena dutenak eta telebista edo zinemarako direnak. Laguntza modalitate honetarako aurrekontua 460.000 eurokoa da.
- Film laburren produkziorako laguntzak: Edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren film laburrak egitea sustatuko da beti ere film laburtzat hartuta edozein euskarritan egindako 30 minutu baino gutxiagoko lanak. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 260.000 euro bideratuko ditu laguntza hauetara.