Indarkeria sexisten aurkako informazio eta arreta gunea Santo Tomas egunean

0

Donostiako Udalak, Berdintasun Bulegoaren bitartez, eraso sexistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko kanpaina martxan jarri zuen ekainean, jaietan halako erasoak areagotu egiten direla eta. San Tomas-era begira, udal Berdintasun Sailak kanpaina abian jarriko du berriro ere, eta eraso sexisten aurkako informazio eta artatze gune finkoa jarriko du Boulevard-eko kioskoan, 11:30etik 14:30arte.

Bestalde, Parte Zaharrean eta Erdialdeko San Tomaseko postuetan sentsibilizaziorako materiala banatuko du ere. Egitasmo horiek formatzaile eta hezitzaile gazte adituek egingo dituzte. Bi ekintza horiekin eraso sexisten aurkako jarrera proaktiboak sustatu nahi dira, eta eraso sexistak pairatzen dituzten emakume eta neskei arreta eman nahi zaie.

Honako materiala banatuko da espazio bakoitzean:

San Tomaseko 155 postuetan:

  • Paperezko zapiak
  • Lepoan jartzeko zapiak
  • Postuetan jartzeko kartelak eta pegatinak

Informazio gunean egongo den materiala, besteak beste:

  • Lepoko zapiak
  • Txapak
  • Pegatinak
  • Pultserak
  • Neskei zuzendutako eskuorriak
  • Mutilei zuzendutako eskuorriak
  • Hiritar orori zuzendutako eskuorriak
  • Baliabideen telefonoen txartelak