URA Euskal Agentziak Ziako errekastoa bideratzeko proiektua aurkeztu du Andoainen. Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF 2021-2027) finantziazioa duena.

0
PRUEBA

Andoaingo Udalak URAko talde teknikoa hartuko du astelehen honetan,  arratsaldeko 19:00etan, herritarrei Ziako errekan uholdeetatik babesteko eta saneamendua hobetzeko proiektua azaltzeko. URAk bi proiektuak idatzi berri ditu, eta jendaurrean jartzeko izapidea bete aurretik, Andoainen azalduko ditu. Elkarrekin egingo diren bi proiektu dira, denbora-fase desberdinetan banatuta:

  • Alde batetik, saneamendu-obrei esker saneamenduko kolektore nagusia eraiki ahal izango da. Kolektore horrek gaur egun Ziako errekastora isurtzen dituzten hiri- eta industria-isurketa guztiak bilduko ditu, eta, azkenik, Oria erdialdeko hodi biltzailetik Adunako araztegira helaraziko dira. Saneamendu-jarduketa Gudarien Hiribidetik (Super Amara supermerkatuko ingurunea) Ama Kandida Etorbidearen erdiraino hedatzen da, eta bertan dagoen sarearekiko konexioa egingo da.
  •  Bestalde, uholdeen aurre egiteko obrei esker, Ziako errekastoan ibilgu berri bat sortuko da Andoaingo udalerriko hiri-bilbetik igarotzean, egungo estalduraren hasieratik – Martin Ugalde kulturgunearen inguruan – Oria ibaian isurtzen den arte. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER 2021-2027) finantziazioa jasotzen du.

Beraz, Oria ibaira ondo tratatu gabeko isurketarik handiena Oria erdialdeko saneamendu-sarera bideratzeko obrak dira; baita errekastoaren ur-goraldien errepikapen naturalaren arriskua nabarmen murrizteko ere.

URA-Uraren Euskal Agentziak duela gutxi amaitu ditu bi proiektuak, eta ebazpen bana eman du, 2022ko abenduaren 12an, hasierako onespena emateko. Datozen egunetan, bi proiektu teknikoak jendaurrean jarriko dira.

Herritarrei obren proiektuak azaltzeko, datorren astelehenean, abenduak 19, bilera publiko bat antolatu da 19: 00etan, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da (Andoaingo Udalaren youtube kanalean). URAko talde teknikoak zuzenean emango du xehetasunen, planteamenduaren eta lan-egutegiaren berri. Bereziki, 1. FASEARI erreparatuko diote, egikaritzeko hurbilena:  saneamenduko jarduketa integrala barne, zein Berrozpe-Kaletxikitik gertuen dagoen  bideratze-tartea.