BILBAO Ría 2000k Galindoko kaiak berroneratuko ditu, Barakaldon, Hitzarmen bat Barakaldoko Udalarekin eta Bilboko Portu Agintaritzarekin sinatu ondoren

0

BILBAO Ría 2000k Galindoko kaiak berroneratuko ditu, Barakaldon, Barakaldoko Udalarekin eta Bilboko Portu Agintaritzarekin gaur sinatutako Hitzarmenari esker; hitzarmen horretan ezartzen da, gainera, Portu Agintaritzak itsasadarra dragatuko duela kaien ingurunean.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldian egon dira Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea eta BILBAO Ría 2000ko Presidentea; Amaia del Campo, Barakaldoko Alkatea eta BILBAO Ría 2000ko Kontseilaria; Ricardo Barkala, Bilboko Portu Agintaritzaren Presidentea eta BILBAO Ría 2000ko Kontseilaria; eta Ángel Maria Nieva, BILBAO Ría 2000ko Zuzendari Nagusia.

Jarduera-eremuak barne harten du Portuko dartsenaren eta Galindo ibaiaren bokalearen arteko 350 metro linealeko kai-tarte bat, gaur egun oso hondatuta dagoena.

Kai horiek berroneratu egingo dira, euren oraingo geometria galdu gabe, etorkizunean itsasontziak bertan porturatzeko eta hortik abiatzeko, dela ibai-garraioko erabileretarako dela aisialdiko edo turismoko xedeetarako.

Portu Agintaritzak, berriz, Itsasadarraren hondoan dagoen materiala dragatuko du.

Portu Agintaritzaren esku-hartzearen bidez, gutxi gorabehera 30.600 metro kubikoko materiala dragatuko da Itsasadarraren hondotik, kaien ondoko esparruan, gehi beste 48.150 metro kubiko Portuko dartsenan, etorkizunean eremu horren erabilera nautikoa eta aisialdikoa ahalbidetzeko.

Kai horien ingurunea BILBAO Ría 2000k etorkizunerako proiektatuta duen Erriberako parkean dago sartuta; bertan, aurreikusita dago kirol nautikoetarako azpiegiturak eraikitzea, eta baita hiri-kai bat eta pantalan flotagarri bat ere.

Gainera, aurreikusita dago eremu hortik sartzea Bizkaiko Foru Aldundiak Erandio eta Barakaldo artean ¿itsasadarraren gainetik- txirrindulari eta oinezkoentzat eraikiko duen zaldaina.