Astekonomiak, beste adierazle batzuen artean, Euskadiko prezio industrialen moderazioa eta hoteletako ostatu-gauen kopuru errekorra aztergai ditu gaur

0

Azaroko prezio industrialen moderazioa eta urteko lehen hamaika hilabeteetan euskal hoteletako ostatu-gauen kopuru errekorra dira goiburuko gaiak gaur Astekonomian. Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenen laburpena da, euskal industriako negozio-zifraren portaera onean ere arreta jartzen duena.

Prezio industrialek urte arteko % 17,8 egin zuten gora azaroan, Eustatek jakitera eman duenez. Horrek esan nahi du ekainean hasitako desazelerazioak jarraipena duela. Energiaren merkatzea oso nabarmena da, nahiz eta haren urte arteko tasa % 38,1ekoa izan oraindik ere.

Eustatek argitaratutako informazioaren arabera, azarora arte sei milioi ostatu-gau baino gehiago izan ziren Euskadiko hotel-establezimenduetan. Serie historiko osoko kopururik handiena da hori, eta pandemia hasi aurreko urteetan lortutako balioak gainditzen ditu.

INEk argitaratu duenez, euskal industriaren negozio-zifra % 21,1 igo zen urrian aurreko urtearekiko. Aldakuntza-tasa hori hirugarren hiruhilekoan izandako batezbestekotik (% 22,9) oso gertu dago. Gainera, serie historiko osoko altuena da indizeak aurten lortutako maila.

Asteroko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin, eta minutu bateko iraupeneko bideo batzuen oinarria da. Bideo horiek helburu dute gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea.