Gaur goizean, ohiko bilera egin du Lakuan Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak, eta oniritzia eman dio laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen duen, horietan sartzeko prozedura ezartzen duen eta enpresa horien erregistroa ezartzen duen dekretuari. Elkarbanatuzeko zuzendari eta Sareen Sareko presidente Borja Doval buru zela, Beatriz Artolazabal sailburuak, Lide Amilibia sailburuordeak eta Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Marian Olabarrietak parte hartuta, Hirugarren Sektoreko ordezkaritzez gain, Mahaiak lan-batzordeek egindako lana ere aztertu du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzen erregulazioaren berrikuntzen berri eman du.