Donostiako Gabonek San Telmo Museoko fatxadarako videomappinga estreinatuko dute

0

Donostiako Gabonetako kanpainak datorren astetik aurrera San Telmo museoko fatxada nagusian videomapping ikuskizun berri bat estreinatuko du. Donostiaren, Europako Gabonetako Hiriburua den, urte honetako erakargarritasun berri bat da.

Proiekzioaren edukia Gabonetako elementu eta ikonografiari buruzkoa izango da, argi eta soinu joko erakargarri baten bitartez modu txundigarrian aurkeztutakoak, eta horrez gain, gure inguruneko, kulturako eta Donostia hiriko elementu propioak azalduko dira.

Garapen Ekonomikoko zinegotzia den Marisol Garmendia adierazi duenez, “urtero, Gabonetako espirituak mundu osotik bidai luze bati ekiten dio, planetako txoko guztietatik bere magia eramanez. Gure hirietara heltzen denean kale eta etxeetan barrena ibiltzen da, pertsonen bihotzetara iristen”.

Videomappingean, mendiak zeharkatzen dituen ikazkinaren, gorriz jantzitako bonatxoiaren eta errege magoen ilusioaren bidez ezagutu ahal izango da Gabonetako espiritu hori. Ikuskizunak historia honen amaiera ezagutzera gonbidatzen gaitu San Telmo Museoko fatxada nagusian emango den videomappingaz gozatuz, aurten 120 betetzen ditu gainera, Donostiako Sustapenak bezala.

Ikuskizun honetaz abenduak 27tik, asteartea, urtarrilak 4ra arte, asteazkena, gozatu ahal izango da, eta emanaldiek ordutegi hau izango dute: 18:30-19:00-19:30-20:00-20:30-21:00 eta 21:30.

Emanaldi bakoitzaren iraupena 6 minutukoa da, urtarrilaren 4koa izan ezik, proiekzioa minutu bat luzatuko baita Errege Magoen etorreragatik. Emanaldien arteko itxarote denbora sintonia batek eta argi jokoek girotuko dute. Datorren astearteko lehen emanaldirako (18:30) «Goazen» ETB telesail arrakastatsuko aktoreak gonbidatu dira