Akordioa, Amurrioko Udalari zuzeneko dirulaguntza emateko, Goikolarra auzoa hiri-berroneratzeko

0

Gobernu Kontseiluak baimena eman du astearte honetan Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak Amurrioko Udalarekin hitzarmena sinatzeko, eta Goikolarra auzoa hiri-berroneratzeko 1,85 milioi euroko zuzeneko laguntza emateko. Hitzarmen horren bidez, 16 ataritan banatutako 96 etxebizitzatan jardutea aurreikusten da.

Jarduketa horiek Udalak dagoeneko egindako jarduketei gehituko zaizkie, hala nola argiteria publikoa hobetzea edo haurrentzako jolasgunea sortzea, auzoko etxebizitza-blokeen energia-efizientzia hobetzeko ekintzak eta aldameneko espazio publikoaren urbanizazioa hobetzea. Funts horiekin, hurbiltasuneko bulego bat zabalduko da, Sailak sustatutako eta dagoeneko Euskal Autonomia Erkidego osoko 21 udalerritara hedatuta dagoen auzoen hiri-berroneratze ereduari jarraiki. Lokal horren bidez, komunitateentzako laguntzak —kolektibo kalteberentzako laguntza espezifikoak barne—, enplegu-programak, I+G+Bko ekintzak edo auzoaren beraren inguruko azterketak bideratuko dira.

Goikolarra, horrela, Aiaraldeako beste bi auzori gehitu zaie: Landata eta Dolores Madaria. Biak Urduñan daude, eta beste 1,65 milioi euro jasoko dituzte 126 etxebizitzatarako. Guztira, eskualdeak 3,5 milioi euro jasoko ditu Berpiztu programaren barruan eskualde behartsuak edo Lehentasunezko Jarduketa Eremuak (LJE) bultzatzera eta auzo kalteberen hiri-berroneratzera bideratutako 14 milioietatik.