Doktoretza ondoko Programarako laguntzak arautzen dituen agindua aldatzea

0

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, 2022-2023 ikasturterako Ikertzaile Doktoreen Hobekuntzarako Doktoretza ondoko Programarako laguntzak –berriak eta berritzeak- arautzen eta deitzen dituen Agindua aldatzea.

Deialdian egin den aldaketa nagusia laguntza-programa honen onuradun diren ikertzaileek sinatzen duten kontratuaren iraupenean datza. Ikertzaile horiek sinatzen duten kontratuak, aurrerantzean, gutxienez hiru urteko iraupena izango du (beste urte betez ere luza daitekeena), aurreko deialdiaren urteko iraupenaren ordez (lau urtera arte luza zitekeena).

2022-2023 ikasturterako deialdiko laguntzen onuradun diren ikertzaileek urtarrilean sinatuko dituzte kontratuak, eta onartu berri den aldaketa aplikatuko zaie.

Hezkuntza Sailak joan den ekainaren 21ean onartu zuen 2022-2023 ikasturte honetarako ikertzaileentzako Doktoretza ondoko Programaren deialdia, 3.837.500 euroko zenbatekoarekin.