Ertzaintzak eta Gorabidek hitzarmen berri bat izenpetu dute baimendu gabeko ausentzietan adimeneko dibertsitate funtzionala duten pertsonak babesteko

0

Era horretako larrialdi-egoerei eman beharreko polizia-erantzuna optimizatzeko protokolo orokor bat da, eta bi erakundeek elkarlanean jarduteko jarraibide batzuk ezartzen ditu

Eusko Jaurlaritzak lankidetza-protokolo orokor berri bat izenpetuko du adimeneko dibertsitate funtzionala duten pertsonen eta horien familien alde lan egiten duen Gorabide elkartearekin. Protokolo horrek eguneratu egingo du 2019an Segurtasun Sailaren bidez sinatutakoa. Protokoloak jarduteko gida bat ezartzen du adimeneko dibertsitate funtzionala duten pertsonak euren ohiko bizilekutik desagertzen edo baimenik gabe joaten diren edo ihes egiten duten kasuetan polizia-baliabideen eraginkortasuna maximizatzeko.

Helburua da pertsona horien babesa eta segurtasuna hobetzea, baimendu gabeko ausentzietan (ihesak, desagertzeak, zehaztutako egunean eta orduan ez itzultzea, etab.) erantzun azkarra eta eraginkorra emango dela bermatzeko arduradunek jarraitu behar dituzten jarduketa-jarraibide batzuen bidez.

Protokoloak larrialdi-egoera horiek prebenitzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen ditu, eta ekintzak koordinatzea eta elkarlana errazteko Ertzaintzak eta Gorabide elkarteak erabili behar dituzten komunikazio-bideak zehazten ditu.