Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskadi eta Txileko emakumeen selekzioen nazioarteko partida laguntzeko dirulaguntza. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 15.000 euroko dirulaguntza eman dio Euskadiko Futbol Federazioari partida honen finantziazioan laguntzeko.
Partida joan den asteartean, abenduaren 20an, jokatu zen Mendizorrotzan eta Euskal Selekzioak 3-0 irabazi zuen.
Ekimena euskal selekzioen nazioarteko proiekzioa indartzeko Eusko Jaurlaritzak sustatutako ofizialtasunaren proiektuaren parte da eta aldi berean bultzada eman nahi zaio emakumezkoen futbolari.