Jaurlaritzaren Kontseiluak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren proposamena onartu du, CECOBI, Bizkaidendak, Arabadendak, Aenkomer, Dendartean eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioarekin merkataritza-sektoreko elkarteekin 2023rako hitzarmenak luzatzeko. Hitzarmen horien xedea da erakunde horien egitura finantzatzea eta gobernuarekin lankidetza aktiboa izatea estrategia sektorialak garatzeko eta merkataritza-sektorea sustatzeko.
Luzapen-gehigarri horrek Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak elkarte horiekin duen lankidetza-esparruari eustea dakar, lehiakortasuna hobetzeko eta euskal merkataritza-sektorea bultzatzeko eta merkataritza-elkarte horiek sektoreko eragile aktibo gisa sendotzeko.
EAEko 2023rako aurrekontuetan elkarte horien dirulaguntzetarako partidak sartu dira, 424.000 eurokoak CECOBIren kasuan, 283.800 eurokoak Bizkaidendak enpresarentzat, 112.200 eurokoak Arabadendak enpresarentzat, 424.200 eurokoak AENKOMERentzat, 264.000 eurokoak Dendartean elkartearentzat eta, azkenik, 323.200 eurokoak Gipuzkoako Merkataritza Federazioarentzat.
EAEko merkataritza-ganberekin lankidetzan aritzeko programak
Bestalde, Gobernu Kontseiluak hainbat lankidetza-hitzarmen onartu ditu Euskadiko merkataritza-ganberekin. Hitzarmen horiek Retaileko Euskal Eskola programaren jarraipena ziurtatzen dute (820.000 euro emango zaizkio 2023ko ekitaldirako) eta, azkenik, ekarpen ekonomiko bat onartzen da Enfokamer merkataritza-banaketaren behatokiaren jarraipena ziurtatzeko.